Alkatetzarako iradokizunak, proposamenak edo eskaerak
Inprimaki hau zure proposamenak, iradokizunak eta eskaerak guri helarazteko helburuarekin jarri dugu zure eskura, horrela, herritarren eta gertuko administrazioaren arteko harreman zuzena eta jariakorra sustatzen jarraitzeko.
Paper-inprimakiaren, online inprimakiaren edo posta elektronikoaren bitartez, zure zalantzak eta udalerrian hauteman dituzun premiak planteatu ahal izan ditzazula da gure asmoa.
Orria betetzean, hura udaletxearen sarrerako udal-eraikinetan dauden herritarren partaidetzarako postontzietan utzi dezakezu. Era berean, udal-erregistroan utzi edo mezu elektroniko bat bidal diezagukezu sugerencias@lasarte-oria.eus helbidera. Inprimakia bete eta online ere bidal dezakezu.
Jasotako iradokizun guztiak hartuko dira kontuan. Alkatetzatik, lehenbailehen erantzutea hitzematen dugu eta, aurrez, eskerrik asko parte hartzeagatik.
Dokumentuak deskargatu
Iradokizunak, proposamenak edo eskaerak
Datuen babeserako legea
Oinarri hartuta 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluak xedaturikoa, Lasarte-Oriako Udalak adierazten dizu formulario honen bitartez zure gainean eskuratzen dituen datuak Lasarte-Oriako Udalarenak diren fitxategi automatizatuetan jasoko dituela adierazitako zereginetarako.
Nahi izanez gero, datuok ikusi, aldatu, kendu edo aurkatzeko eskubidea erabil dezakezu helbide honetara idatziz:
- Udalaren Erregistro Orokorra
- Kale Nagusia, 22,
- 20160- Lasarte-Oria
- datubabesa@lasarte-oria.eus