Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 Izfe ikonoa Gerkuden ikonoa portafirmaren ikonoa kelux ikonoa    Udal zerbitzu telematikoen ikonoa 

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Beste hitzaldi informatibo bat lurrazpiko edukiontziei buruz

Udalak beste hitzaldi informatibo bat egingo du urriaren 22an, lurpeko edukiontziei buruz herritarrek parte hartzeko prozesua indartze aldera.

2019·10·18

Udalak antzeman du arazo batzuk izan direla aurreko informazio-bandoa jartzerakoan. Horregatik, eta herritarrei etorkizunean erabili beharreko edukiontzien sistemari buruz informatzeko beste aukera bat emate aldera, azken bilera bat egingo dute urriaren 22an, Mercero guneko hitzaldi-aretoan, 18:30etik 20:30era.

Hitzaldien ondoren, parte hartzeko prozesu bat ezarriko du Udalak, galdera zehatz batekin, herritarrek beren iritzia askatasunez adieraz dezaten. Prozedura hori, araudi bat izango duena, aurrerago azalduko da.

Parte-hartzezko prozesuaren ondoren hartzen den erabakia Zerbitzuen departamentuak gauzatuko du, bai mantentze-lanetarako zerbitzu egoki bat kontratatuz lurpeko edukiontziek egoki funtziona dezaten, bai lehendik dauden lurpeko edukiontziak kenduz eta lurgaineko edukiontzien sarea birbanatuz.