Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Herritarrentzako bulego mugikorra

Herritarrentzako Bulego Mugikorrak udal-informazioa gerturatu nahi du auzoetara, alkatea bera eta udal-sailetako zinegotziak bertan direla. Gertuko eremu atsegin bat sortuko da auzoetako herritarrek beren kexak eta iradokizunak zuzenean helaraz ditzaten, abian diren proiektuak lehen eskutik ezagutzeaz gain. Herritarrentzako Bulego Mugikorra Atsobakarren, Sasoetan, Erdigunean, Zumaburun, Zabaletan, Kotxerasen, Basaundi Bailaran eta Orian kokatuko da.

2017ko urrian, Udalbatzarrak zerbitzu horren sorrera barne hartzen zuen Herritarren Partaidetza Araudia onartu zuen. Herritarrentzako Bulego Mugikorrak 21.745 euroko kostua du eta Gizaire S.L enpresari esleitu zitzaion.

 

Aurreikusitako egutegia

  • Otsailak 18: Basaundi plaza
  • Martxoak 11: Okendo plaza
  • Apirilak 15: Basotxo plaza
  • Maiatzak13: Brunet parke
  • Irailak 16: Jaizkibel plaza
  • Urriak 21: Isla plaza
  • Azaroak 18: Atsobakar parke
  • Abenduak 16: Oztaran plaza