Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Garapenerako Lankidetza

Udalak partida bat bideratzen du, urtero, Euskal Fondora, haren bitartez, Erdialdeko Amerikan eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan lankidetza-proiektuak gara daitezen.

Udako hilabeteetan zehar, adinez txikiko sahararrak Lasarte-Oriako familiekin bizi daitezela da “Oporrak Bakean” programaren helburua. Horrela, gazte horien osasunak hobera egin eta azterketa medikoak egin daitezke oinarrizko arazoak konpondu ahal izateko. Elikagaien bilketan ere laguntzen dugu, “Sahararen aldeko Euskal Karabana: piztu itxaropena” kanpainaren barnean.

2018an, 12.657 euroko 5 proiektu finantzatuko dira.

Proiektuak Lasarte-Oriako Udala barne hartzen duen Euskal Fondoa, Tokiko Euskal Erakundeen Elkarteak aurkeztutako proiektu-poltsatik aukeratu dira. Erdialdeko Amerikako, Karibeko eta Saharako lankidetzan espezializatuta dagoen elkarte horrek 63.287 euro jasoko ditu.

Honako hauek dira 12.657 euro horiek jasoko dituzten proiektuak:

  • Las Azucenas komunitatean (San Carlos, Nikaragua) edateko uraren eta saneamenduaren sistemak hobetzea.
  • Edateko uraren hornidura eta saneamendua sei udalerritan (Morazan iparraldean); I. fasea. Morazán departamendua. El Salvador.
  • Habanako erdigune historikoan gizarte-arreta eskainiko duen programa sendotzeko eta hedatzeko proiektua: pertsona zaharrak eta premia bereziak dituzten kolektiboak. III. fasea. Habana. Kuba.
  • Garraio-azpiegituran laguntzea - Ura garraiatzeko zisterna-kamioiak berritzea eta mantentzea.
  • Tindouf. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa.

Sahara