Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Eskola-materiala erosteko laguntzak

Udalak 2018-2019 ikasturterako eskola-materiala Lasarte-Oriako saltokietan erosteko laguntzak jarri ditu martxan lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Laguntza horiek 90, 65 edo 55 eurokoak izan daitezke.

Krisialdi honetan, eskola-adina duten seme-alabak dituzten familiei laguntzea da programa honen helburua, baita eskola-materiala Lasarte-Oriako saltokietan eros dadila sustatzea ere.

Materialaren artean, mahai gaineko materiala, eskola-jarduerarako jantziak, optometria-materiala, kirol-materiala edo jarduera artistikoetarako materiala egon daitezke. Ikasle eta familia-unitate bakoitzak honako laguntza hauek jaso ahal izango ditu:

  • Diru-sarrerak 20.000 eurotik beherakoak badira, 90 €
  • Diru-sarrerak 20.000 eta 30.000 euro artekoak badira, 65 €
  • Diru-sarrerak 30.000 eta 40.000 euro artekoak badira, 35 €

Derrigorrezko lehen edo bigarren hezkuntzan dauden eta Lasarte-Orian erroldatuta dauden adingabeak dituzten familiek eskuratu ahal izango dute laguntza, horiek eskolatuta dauden udalerria dena dela. Dena den, eskola-materiala Lasarte-Oriako saltokietan erosi beharko da kasu guztietan, 2018ko uztailaren 1etik irailaren 20ra bitartean.

Laguntza jasotzeko, tokiko saltokiak emandako tiketak edo faktura sinplifikatuak erantsi beharko zaizkio jatorrizko eskaerari. Laguntza online izapidetuz gero, egiaztagiri horiek eskaneatuta eta modu elektronikoan sinatuta erantsi beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 3an hasi eta urriaren 2an amaituko da.

 

Informazio gehiago