Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Donosti Cup Lasarte-Orian

Lasarte-Oria, uztaileko lehenengo astean jokatuko den Donosti Cup, nazioarteko futbol txapelketaren egoitzetako bat izango da aurten.

Udal kirol zerbitzuaren eta txapelketaren antolatzaileen artean lortutako adostasunari esker, Udal Kirol Guneko (Michelin) instalazioetan, uztailaren 2a eta 6a bitartean (biak barne) ia berrogei futbol partida ikusteko aukera izango da.

Hilaren 2, 3 eta 4an, sailkapen fasean (goiz eta arratsaldeko ordutegian) Michelinen ondoko taldeek jokatuko dute: Red Hook SC, Sporting de Herrera, PacNW, Trintxerpe, Usandizaga, Vasconia, Zurriola ikastola, SFA Mentema, Adeje EMF, Santo Tomas Lizeoa, Sporting St. Croix, Schalke Zero Quatro, Wisconsin internacional, Hernani CD, Ostadar SKT, Beti Ona, Olimpique de Kinshasa, Real Kentucky, Peñaflorida, Alginet UD, Eastside FC Red, JP Academy, Atletic Sant Just, Euskalduna, Paris CA, Texas Lasartearra, San Patricio, Oberena CD, La Vaguada eta Pasaia.

Hilaren 5 eta 6an champions league eta playoff faseetako partidak jokatuko dira; bertan lehenengo fasean sailkatzea lortu duten taldeek hartuko dute parte.

Maila ezberdinetako txapelketa ofizialak bukatu ondoren, Lasarte-Oriako futbol zaleek, aukera ederra izango dute beraien gogokoa den kirolaz gozatzeko, jatorri oso ezberdinetako taldeak elkarren artean jokatzen ikusiz.