Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Biohondakinen edukiontzi marroia

Lasarte-Oriako Udalak biohondakinak modu bereizian jasotzeko zerbitzu bat du, edukiontzi marroiaren bitartez. Edukiontzia ireki ahal izateko, udaletxean izena eman eta txartel elektronikoa jaso behar da, kalitatezko konposta egiteko behar-beharrezkoa baita gaikako bilketa modu egokian egitea.

Ekimena etxeetan sortutako biohondakinak jasotzera bideratuta dago batez ere, baina beste sortzaile batzuek ere parte hartuko dute, hala nola ostalaritza-establezimenduek, biohondakinak sortzen dituzten saltokiek eta gastronomia-elkarteek.

Lasarte-Orian egiten den gaikako bilketaren indizeak handitzea da helburu nagusia, hala, zabortegira eramaten den hondakin-kantitatea nabarmen murrizteko. Jasotako biohondakinak konposta egiteko instalazio batetara garraiatuko dira eta, bertan, kalitate oneko konposta egingo da, gero nekazaritzan edo lorezaintzan erabili ahal izateko. Gure etxeetan sortzen ditugun hondakinen % 43 biohondakinak direla izan behar dugu kontuan.

Contenedor marron

Eman izena eta jaso zure txartela

Parte hartzeko, Hirigintza Sailean izena eman eta txartel elektronikoa eta beharrezko materialak jaso behar dira, doan:

  • Edukiontzi marroia irekitzeko txartel elektroniko bat.
  • Biohondakinak etxean biltzeko ontzi bat.
  • Konposta egiteko 75 poltsa.
  • Edukiontzi marroian bota beharreko biohondakinei buruzko informazio-liburuxka bat.

Sortzaile bereziei 40 litroko ontzi bat eta konposta egiteko poltsa handiagoak emango zaizkie, baita txartela eta informazio-liburuxka ere.

Izena emateko orduan, etxebizitzaren jabe den pertsonaren izen-abizenak eta NAN zenbakia eskatuko dira.

Txartel elektroniko bat emango da etxebizitza bakoitzeko, eta horietako bakoitza etxebizitza jakin batekin lotuta egongo da.

Oso garrantzitsua da biohondakinak botatzeko konposta egiteko poltsak bakarrik erabiltzea; ez erabili inoiz plastikozko poltsak. Poltsek sei hilabete inguru iraun beharko lukete. Poltsa biodegradagarri gehiago behar dituzten pertsonek udaletxe zaharrera joan beharko dute edukiontziari dagokion txartelarekin. Makinak poltsak ematen ditu txartela txartel-irakurgailura gerturatzean, 50 poltsa guztira. Erabilera desegokiak saihesteko, erabiltzaile bakoitzak 4 hilero eskuratu ahal izango ditu poltsak.