Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea

Aktualitatea

Eskolako materiala erosteko laguntzak 20.000 euroraino bikoiztu dira

2020·06·17

Eskolako materiala erosteko laguntzak 20.000 euroraino bikoiztu dira

Udalak 2020-2021 ikasturterako eskola-materiala Lasarte-Oriako dendetan erosteko laguntzak jarri ditu martxan Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi-mailako LHko ikasleentzat, 20.000 eurorekin. Laguntzak 110, 90 edo 50 eurokoak izatera pasatu dira COVID-19aren pandemiagatik, eta haien barruan sartzen da material informatikoa eta testuliburuak erostea

Ostalaritzako terrazen tasari % 100eko hobaria aplikatzea onetsi da

2020·06·16

Ostalaritzako terrazen tasari % 100eko hobaria aplikatzea onetsi da

Udalak, herriko ostalaritzaren sektorearen eta Aterpea elkartearen eskariak aintzat hartuta, terrazak jartzeko bide publikoa okupatzearen tasari % 100eko hobaria aplikatzea onetsi du, 58.138 euroko zenbatekoarekin

Zergen eta tasen ordainketa atzeratzen duen egutegi fiskal berria onetsi da

2020·06·16

Zergen eta tasen ordainketa atzeratzen duen egutegi fiskal berria onetsi da

Ekaineko udalbatzarrak egutegi fiskalaren aldaketa bat onetsi zuen, zerga eta tasa batzuen pagamendua atzeratzeko, kasu gehienetan azaroaren 30a izango delarik ordainketa egiteko azken eguna

Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekuak zabalik

2020·06·12

Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekuak zabalik

Datorren astelehenean, ekainak 15, Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekuek ateak irekiko dituzte berriz ere, hiru hilabetez itxita egon ostean

Betirako programa

2020·06·11

Betirako programa

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Betirako programa abian jarri du, COVID-19k eragindako edo larriagotutako arrisku-, bazterketa- eta/edo pobrezia-egoeretarako gaitu duen funtsaren barruan, Inor Atzean Utzi Gabe izenekoa

Lasarte-Oriako Udalak berriz ere udalbatzar presentzialak egingo ditu

2020·06·10

Lasarte-Oriako Udalak berriz ere udalbatzar presentzialak egingo ditu

Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalak berriz ere modu presentzialean egingo ditu udalbatzarrak. Osoko bilkura zuzenean emitituko da berriro, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.

Mugaren itxierak hiritarrengan izan duen eragina neurtzeko galdetegia

2020·06·10

Mugaren itxierak hiritarrengan izan duen eragina neurtzeko galdetegia

COVID-19aren krisiak sorturiko egoerak mugaz gaindiko harremanengan zein mailatan eragina izan duen neurtze aldera, Euroeskualdeak ekainaren amaieran aurkeztuko duen txostenaren galdetegia abiatu du. Mugaren itxierak hiritar ezberdinei eragindako albo-kalteak gutxitzeko abiapuntu izatea du xede galdeketak

Hilerria birgaitzeko obra adjudikatu da

2020·06·09

Hilerria birgaitzeko obra adjudikatu da

Asfaltia SL enpresak egingo ditu lanak 93.121,13 euroan

Deseskalada udalerriko kirol-instalazioetan: “Maialen Chourraut” kiroldegia zabalik

2020·06·07

Deseskalada udalerriko kirol-instalazioetan: “Maialen Chourraut” kiroldegia zabalik

Datorren astelehenean, ekainak 8, Maialen Chourraut kiroldegiak ateak irekiko ditu berriro, ia hiru hilabetez itxita egon ostean

Udalaren Musika-Eskola: 2020-2021 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea

2020·06·06

Udalaren Musika-Eskola: 2020-2021 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea

Ekainaren 8an irekiko da aurrematrikula egiteko epea Udalaren Musika-Eskolan ikasketak egiteko. Epea ekainaren 19an amaituko da. Plazaren eskaera egiteko unean, dagokion kuotaren % 10a ordaindu beharko da

Udako Txokoak ez antolatzea erabaki du Udalak

2020·06·05

Udako Txokoak ez antolatzea erabaki du Udalak

Azken hilabeteetan Udako Txokoak antolatzeko prestaketa lanak egiten aritu bada ere, Udalak erabaki du ezin dituela ongi bermatu COVID19ak sortutako egoerari aurre egiteko ezarri diren babes neurriak

Herriko artisten datu-basea berritzea

2020·06·04

Herriko artisten datu-basea berritzea

Gazteria eta Jaietako zinegotzi Txus Alonsok herriko artisten datu basea berritzeko deia egiten du

COVID-19aren pandemiak sortutako krisiarengatik merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzu pertsonalei laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi dira

2020·06·03

COVID-19aren pandemiak sortutako krisiarengatik merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzu pertsonalei laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi dira

Lasarte-Oriako udalak merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduek 500.000 euroko laguntzak jasotzeko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onetsi ditu. Establezimendu bakoitzeko, gehieneko laguntza 1.300 eurokoa da

Asteazkeneroko kale-merkatua Andatza plazan izango da

2020·06·02

Asteazkeneroko kale-merkatua Andatza plazan izango da

Asteazkeneroko kale-merkatua Andatza plazara joango da zerbitzua hobeto kontrolatzeko. Asteazken honetatik aurrera postu guztiek berriro eskainiko dituzte produktuak plaza horretan, eta furgonetak Aralar plazan jarriko dira

Ura-estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik (2020ko lehenengo lauhilekoa)

2020·06·02

Ura-estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik (2020ko lehenengo lauhilekoa)

Zergadun guztiei jakinarazten zaie 2020. urteko lehenengo lauhilekoari dagokion Ura eta Estolderiaren Tasa ordaintzeko borondatezko epea 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 30era egingo dela. Helbideratuta dutenek uztailaren 30ean kargatuko dira kontuan

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.