Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea

Aktualitatea

Kirol udalekuak: izena emateko epea irekita dago

2019·05·11

Kirol udalekuak: izena emateko epea irekita dago

Joan den astelehenean, maiatzak 6, Lasarte-Oriako udal kirol zerbitzuak antolatutako kirol udalekuetan izena emateko epea irekiko da.

Euskarazko lanbide heziketak aukera gehiago ematen ditu

2019·05·10

Euskarazko lanbide heziketak aukera gehiago ematen ditu

Urtearen garai honetan hainbat eta hainbat gazte ari dira erabakitzen zein lanbide ziklotan eman izena. Horretarako Buruntzaldeko Udalok laguntza eskaini nahi diegu gazte horiei ikasketa horiek D ereduan non egin.

2019ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik

2019·05·09

2019ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik

2019. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 62 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko.

LGTBI+fobiaren Kontrako Nazioarteko Eguneko ekitaldiak

2019·05·08

LGTBI+fobiaren Kontrako Nazioarteko Eguneko ekitaldiak

“Viñetas de Tortas y Bollos” komikiaren aurkezpenak eman zien hasiera maiatzaren 17an LGTBI+fobiaren Kontrako Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldiei. Bi tailer eta antzezlan batek osatuko dituzte ekitaldiak.

Kultura eta Hezkuntzako diru-laguntzak eskatzeko epea irekitzen da.

2019·05·07

Kultura eta Hezkuntzako diru-laguntzak eskatzeko epea irekitzen da.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitalpenaz zabaltzen da Lasarte-Oriako kulturaren sustapenerako eta eskola-orduz kanpoko jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea. Eskaerak aurkezteko epea 15 egunetakoa da eta maiatzaren 22an amaituko da.

XXXVIII. Santa Ana pala txapelketa

2019·05·07

XXXVIII. Santa Ana pala txapelketa

Lasarte-Oriako Udalak 38. Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa ekainaren 3an hasiko da. Izena ematea kiroldegian egin behar da maiatzaren 24a arte.

“Opil eta muxilen binetak - Komiki lesbikoak bi ertzetatik” komikiaren aurkezpena

2019·05·07

“Opil eta muxilen binetak - Komiki lesbikoak bi ertzetatik” komikiaren aurkezpena

Emakumezko 5 egile desberdinen (5 latinoamerikar eta estatuko beste 5) 10 istorio biltzen ditu komiki honek, zeinetan erakutsi nahi den zer den emakume lesbiana bat izatea zenbait herrialdetan –hala nola Brasilen, Perun, Txilen eta Argentinan–, baita gure ingurune hurbilenean ere.

Hipikan hastapena

2019·05·04

Hipikan hastapena

Udalak hipikan hasteko saio berezia antolatu du 2007, 08, 09 eta 10ean jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia maitzaren 18an garatuko da, arratsaldeko 16:30etan, Miracampos zalditegian.

2019ko literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea

2019·05·02

2019ko literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea

Maiatzaren 24an amaituko da Lasarte-Oriako literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Aurreko urteetan bezala, gaztelaniazko nahiz euskarazko poesiarako, ipuinetarako eta mikrokontakizunetarako sariak izango dira.

Haurreskola: izena emateko epea zabalik

2019·05·02

Haurreskola: izena emateko epea zabalik

Andrejoakina harreskolak izena emateko epea zabaldu du maiatzaren 2tik 10era 2018 eta 2019an jaiotako haurrentzat.

Maiatzeko agenda kulturala

2019·04·30

Maiatzeko agenda kulturala

Maiatza askotariko programazioarekin datorkigu, baina batez ere musika eta dantza askorekin, Lasarte-Oriako kultura-guneak beteko baitituzte

Lasarte-Oriako Zerbitzu Sozialen Gida argitaratu da

2019·04·26

Lasarte-Oriako Zerbitzu Sozialen Gida argitaratu da

Lasarteoriatarrek Lasarte-Oriako Zerbitzu Sozialen Gidaren ale bana jasoko dute etxean. Haren bidez, herritarrek zein laguntza eta prestazio jasotzeko eskubidea duten jakin ahalko dute, bai eta nola baliatu ere.

Inbertsio berriak kirol-ekipamenduetan

2019·04·25

Inbertsio berriak kirol-ekipamenduetan

Udalak hobekuntzako hainbat inbertsio egin ditu Maialen Chourraut kiroldegian, Loidibarren frontoian eta Zabaletako frontoian, guztira 19.697 euroan.

Adjudikatu da Arranbideko auzo-elkartearentzako lokala birgaitzeko obra

2019·04·24

Adjudikatu da Arranbideko auzo-elkartearentzako lokala birgaitzeko obra

Udalak Aplibur Construcciones enpresari 129.061 euroan adjudikatu dio Arranbide-Oztarango auzo-elkartearentzako lokala birgaitzeko obra. Lokala 150 m²-koa da, eta areto polibalentea, bulegoa, komunak eta biltegia izango ditu.

Udalak 64.237 euro banatu ditu kooperazioko proiektuetan

2019·04·23

Udalak 64.237 euro banatu ditu kooperazioko proiektuetan

Batzorde informatiboak aho batez hartutako erabakiarekin, Lasarte-Oriako udalak 2018ko kooperaziorako laguntzak banatu ditu. Guztira 64.237 dira, eta Euskal Fondoak kudeatuko ditu. 5 proiektu finantzatuko dira 12.847 eurorekin.