Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea

Aktualitatea

COVID-19aren pandemiak sortutako krisiarengatik merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzu pertsonalei laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi dira

2020·06·03

COVID-19aren pandemiak sortutako krisiarengatik merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzu pertsonalei laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi dira

Lasarte-Oriako udalak merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduek 500.000 euroko laguntzak jasotzeko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onetsi ditu. Establezimendu bakoitzeko, gehieneko laguntza 1.300 eurokoa da

Asteazkeneroko kale-merkatua Andatza plazan izango da

2020·06·02

Asteazkeneroko kale-merkatua Andatza plazan izango da

Asteazkeneroko kale-merkatua Andatza plazara joango da zerbitzua hobeto kontrolatzeko. Asteazken honetatik aurrera postu guztiek berriro eskainiko dituzte produktuak plaza horretan, eta furgonetak Aralar plazan jarriko dira

Ura-estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik (2020ko lehenengo lauhilekoa)

2020·06·02

Ura-estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik (2020ko lehenengo lauhilekoa)

Zergadun guztiei jakinarazten zaie 2020. urteko lehenengo lauhilekoari dagokion Ura eta Estolderiaren Tasa ordaintzeko borondatezko epea 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 30era egingo dela. Helbideratuta dutenek uztailaren 30ean kargatuko dira kontuan

Jendaurreko arreta-zerbitzua Bake-Epaitegian

2020·05·31

Jendaurreko arreta-zerbitzua Bake-Epaitegian

Bake-Epaitegiak, beste abisu bat eman artean, aurrez hitzordua eskatuta baizik ez du artatuko publikoa, gestioa telefonoz edo posta elektronikoz egin ezin duenean

Aldaketak Manttangorri autobus-zerbitzuan

2020·05·30

Aldaketak Manttangorri autobus-zerbitzuan

Ekainaren 1etik aurrera Manttangorri udal autobus zerbitzua zabalduko da

Deseskalada udalerriko kirol-instalazioetan: Michelingo frontoia zabalik

2020·05·29

Deseskalada udalerriko kirol-instalazioetan: Michelingo frontoia zabalik

Datorren astelehenean, ekainak 1, irekiko da Michelingo pilotalekua. Instalazio horren erabilera banakakoa izango da

Berriro irekitzeko kanpaina

2020·05·28

Berriro irekitzeko kanpaina

Aterpeak, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean, Berriro Irekitzeko Kanpaina antolatu du, osasun-krisiaren ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen saiatzeko

Udalak minutu bateko isilunea gorde du COVID-19 gaitzak hildako pertsonengatik

2020·05·27

Udalak minutu bateko isilunea gorde du COVID-19 gaitzak hildako pertsonengatik

Dolu ofizialaren deklarazioaren arabera, Udalak minutu bateko isilunea egin du COVID-19aren kausaz hildako pertsonen oroitzapenez.

10 eguneko dolu ofiziala dekretatu da COVID-19 gaitzak hildako pertsonengatik

2020·05·26

10 eguneko dolu ofiziala dekretatu da COVID-19 gaitzak hildako pertsonengatik

Lasarte-Oriako Alkatetzak bat egin du COVID-19 gaitzaren ondorioz hildako pertsonen oroitzapenetan dekretatutako dolu ofizialarekin. Hori dela eta, udaletxeko banderak haga erdian jartzea agindu du, eta herritarrei dei egin die minutu bateko isilunea egiteko 12:00etan.

Udal Liburutegi zerbitzuaren martxan jartzea

2020·05·26

Udal Liburutegi zerbitzuaren martxan jartzea

Lasarte-Oriako udal liburutegiak astearte honetan, maiatzaren 26a, irekiko ditu ateak, liburuak itzultzeko gune batekin, eta, pixkanaka, itxi zutenetik bertan behera geratu ziren zerbitzuei berrekingo die

Deseskalada Udal Kirol Zerbitzuan

2020·05·25

Deseskalada Udal Kirol Zerbitzuan

Buruntzaldeko udalerriekin koordinatuta egutegi orientagarri bat ezarri da kirol-instalazioak irekitzeko. Gainera, Udal kirol-instalazioetarako ikastaroengatik eta abonamenduengatik ordaindutako tarifen zati proportzionala itzultzeko izapideak hasi dira

“Llega 800” Lasarte-Orian

2020·05·22

“Llega 800” Lasarte-Orian

Komunikazio honen bidez, jakinarazten dizugu jadanik amaituta dagoela zuen udalerrian estazioak piztu zirenetik hasita 6 hilabeteko epe hori, LTDko errezepzioan gertatzen ziren gorabeherak herritarrentzako kosturik gabe konpontzeko

Zabalik dago Andrejoakinaenea haur-eskolan matrikulatzeko epea

2020·05·20

Zabalik dago Andrejoakinaenea haur-eskolan matrikulatzeko epea

Andrejoakinaenea haur-eskolak matrikulatzeko epea ireki du ekainaren 8ra arte, egun hori barne

KZGunea: Zuzeneko formakuntza

2020·05·19

KZGunea: Zuzeneko formakuntza

KZguneak formakuntza-modalitate berri bat jarri du martxan: zuzeneko formakuntza bideo-deien bidez, talde txikietan

COVID-19aren bulegoak 99 kasu artatu eta 60.300 euro banatu ditu

2020·05·18

COVID-19aren bulegoak 99 kasu artatu eta 60.300 euro banatu ditu

COVID-19ren bulegoak, laguntzak emateaz eta kudeatzeaz arduratzen denak, 99 laguntza-eskaera ebatzi ditu bi astetan, eta 47 laguntza eman dira, guztira 60.300 euro egiten dutenak