Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea

Aktualitatea

Igogailuen ordenantza

2018·06·19

Igogailuen ordenantza

Udalak 200.000 eurorekin finantzatuko du etxebizitzen eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko igogailuak, plataformak eta arrapalak instalatzea. Finantzatuko diren obrek amaituta egon beharko dute.

2018ko San Pedro jaietarako programa aurkeztu dute

2018·06·18

2018ko San Pedro jaietarako programa aurkeztu dute

Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Ekitaldian, Txus Alonso festetako zinegotziak lankidetza eskertu zien entitate parte-hartzaileei, eta programaren parte aipagarrienak aletu zituen.

Erketzek jasoko du omenaldia San Pedro jaietan

2018·06·12

Erketzek jasoko du omenaldia San Pedro jaietan

Erketz Dantza Taldea izango da 2018ko San Pedro jaietan omendutako taldea. Entitateak, aurten bere 50. urteurrena ospatzen duelarik, Lasarte-Oriako herriarenganako eta udalarenganako esker onez hartu du ohore hori.

Lasarte-Oriak Aire Libreko Museoaren gida bat argitaratu du

2018·06·12

Lasarte-Oriak Aire Libreko Museoaren gida bat argitaratu du

Lasarte-Oriak badu jadanik udalerrian barrenako hiru ibilbide jasotzen dituen gida bat, interes artistiko-kulturaleko mural, eskultura eta eraikinen xehetasunekin. Gida udalerri osoan etxez etxe banatuko da.

Hautatu da Jaietako kartela

2018·06·11

Hautatu da Jaietako kartela

Diego Gil Hernando y Toño Gil burgostarren diseinua izan da aukeratua 2018ko San Pedro jaien kartelerako.

Zeure jaietako blusa margoztera anima zaitez!

2018·06·11

Zeure jaietako blusa margoztera anima zaitez!

Udalak blusak edo kamisetak pintatzeko tailer bat antolatu du Gaztelekuan ekainaren 15erako, 18:00etan, 17 eta 30 urte bitartekoei zuzendua. Plazak gehienez 15 dira, eta beharrezkoa da Gaztelekuan izena ematea.

Martxan da Askatasunaren Parkeari buruz parte hartzeko prozesua

2018·06·07

Martxan da Askatasunaren Parkeari buruz parte hartzeko prozesua

Alkateak Askatasunaren Parkearen etorkizuneko berrantolamenduari eta erabilerei buruzko ideiak eta iradokizunak jasotzeko prozesu berria aurkeztu zuen. Prozesua Emun kooperatibak zuzenduko du, 9.293 euroko kostuarekin.

800 iritsiko dira

2018·06·06

800 iritsiko dira

Jakinarazten da ekainaren 30ean behin betiko amaituko dela LTDaren erabiltzaileek doako interbentzioak eskatzeko epea, 800 MHz-eko bandako 4G nodoek eragin ditzaketen afektazioengatik

Ireki da enpresa txikiak sortzeko laguntzetarako epea

2018·06·04

Ireki da enpresa txikiak sortzeko laguntzetarako epea

Udalak merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen arloan enpresa txikiak sortzeko laguntzen eskaeretarako epea ireki du. Aurten deialdia 35.000 eurokoa da, laguntza-lerro berri bat sortu baita desgaitasunen bat duten edo 55 urtetik gorako adina duten pertsonentzat. Laguntzak abenduaren 31ra arte eskatu ahalko dira.

Udako Txokoetan izena emateko epea ekainaren 6tik 13ra izango da

2018·06·04

Udako Txokoetan izena emateko epea ekainaren 6tik 13ra izango da

Udalak antolatutako Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan eta txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa (10:00etatik 13:00etara) eta 4 ordukoa (9:00etatik 13:00etara).

Udalak 10.000 eurorekin finantzatuko du Aterpearen 25. urteurrena

2018·06·04

Udalak 10.000 eurorekin finantzatuko du Aterpearen 25. urteurrena

Lasarte-Oriako alkateak eta Aterpeako lehendakariak hitzarmen bat sinatu zuten, merkatari eta ostalarien elkarteak aurten ospatuko duen 25. urteurrenaren programa finantzatzeko.

Gehituren Udako plazerak gaiari buruzko argazki-lehiaketarako epearen amaiera

2018·06·01

Gehituren Udako plazerak gaiari buruzko argazki-lehiaketarako epearen amaiera

Ekainaren 15ean amaitzen da Udako plazerak gaiari buruzko argazki-lehiaketako lanak aurkezteko epea. Argazkiak sare sozialetara igo behar dira, eta saria otar bat plazer izango da. Lehiaketa hau transmisio sexualeko gaixotasunen prebentziorako Gehituren kanpainaren barruan dago.

Ekainaren 11tik 22ra zabalik egongo aurre-matrikulazio epea Dantza Eskolan

2018·05·31

Ekainaren 11tik 22ra zabalik egongo aurre-matrikulazio epea Dantza Eskolan

Ekainaren 11tik 22ra zabalduko da aurre-matrikulazio epea Dantza Eskolan, 2018-2019 ikasturterako.

Hasi dira Uistin kaleko obrak

2018·05·28

Hasi dira Uistin kaleko obrak

Hasten dira Uistin kalea berrurbanizatzeko obrak. Hori dela eta, eremua hesitu egingo da interbentzioa egingo den zona ibilgailurik gabe uzteko.

San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzea

2018·05·28

San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzea

San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzeko eskaeraren epea irekia.Epea ekainaren 8an amaitzen da.