Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea

Aktualitatea

Oriarte Institutuko ikasleak arduratuko dira EHPko sarrerako kontrolaz eta tabernaz

2019·12·01

Oriarte Institutuko ikasleak arduratuko dira EHPko sarrerako kontrolaz eta tabernaz

Lasarte-Oriako Udalak hitzarmena sinatu du Oriarte Institutuarekin, eta horren bidez, azken ikasturteko ikasleak Eguberrietako Haur Parkeko sarreraz eta tabernaz arduratuko dira.

Abenduko zinema programazioa

2019·11·30

Abenduko zinema programazioa

Eskuragarri dago abenduko zinema programazioa, kulturetxean ikusi ahal izango dena

Basaundi Bailaran irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzeko laguntzak

2019·11·29

Basaundi Bailaran irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzeko laguntzak

Zabalik dago epea Basaundi Bailarako etxebizitzetako irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzeko laguntzak eskatzeko. Laguntzen zenbatekoa guztira 1.875.5000 urokoa da eta 2020 abenduaren 30era bitartean eska daitezke.

Lasarte-Oriako Pintxoaren VII. ibilbidea

2019·11·28

Lasarte-Oriako Pintxoaren VII. ibilbidea

Azaroaren 29tik abenduaren 1era, Pintxoaren VII. ibilbidea antolatuko du Aterpeak. Aurtengo sariak bi dira, herritarrena eta Epaimahi profesionala. Sergio Humada, sukaldaria, epaimahai profesionala osatzen du.

Kiroldegi berria: “Oriaren gainean” proiektuak irabazi du lehiaketa

2019·11·27

Kiroldegi berria: “Oriaren gainean” proiektuak irabazi du lehiaketa

Kiroldegi berrirako lehiaketako epaimahaiak “Oriaren gainean” proposamena jo du garaile. Sabai Arkitektoak S.L.-k idatziko du obra gauzatzeko proiektua, 268.834 euroan.

Banatu dira Lasarte-Oriako 2019. literatura sariak

2019·11·26

Banatu dira Lasarte-Oriako 2019. literatura sariak

Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateordeak eta Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek banatu zituzten Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 223 lan aurkeztu dira aurten haurren hiru kategoriatan, 38 helduenean eta 76 mikrokontakizun.

Lasarte-Orian elkarretaratzea egin da indarkeria matxistaren aurka

2019·11·25

Lasarte-Orian elkarretaratzea egin da indarkeria matxistaren aurka

Azaroak 25, Genero Indarkeriaren aurkako Eguna dela eta, ehunka lasarteoriatarrek elkarretaratzea egin dute indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeak gogoan, gaitz sozial hau salatzeko.

Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak

2019·11·22

Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak

Lourdes Acevedo Berdintasunaren zinegotziak banatu zituen generozko indarkeriaren aurkako Lasarte-Oriako Beldur Barik seigarren bideo-lehiaketako sariak. Gazteei zuzendua dagoen lehiaketak 2 lan izan ditu aurtengoan.

Gaztelekuko perkusioa munduan ikastaroa

2019·11·21

Gaztelekuko perkusioa munduan ikastaroa

Munduko perskusio-instrumentu ezberdinak ezagutu nahiko zenituzke? Orain duzu aukera aparta! Lasarte-Oriako Gaztelekuak gazteentzako Perku Mundua ikastaroa martxan jarri du.

Marketing-kudeatzaile baten kontratazioa

2019·11·20

Marketing-kudeatzaile baten kontratazioa

Udalak enplegu-eskaintza bat plazaratu du, marketin-kudeatzaile bat 5 hilabetez kontratatzeko, “Tratu On Bat – Un Buen Trato” marka bultza dezan. Interesatuek Lanbidera jo beharko dute.

Aterpeak “Black Friday” egingo du beste behin

2019·11·19

Aterpeak “Black Friday” egingo du beste behin

Azaroaren 29an, Aterpeak merkataritzako “Black Friday” egingo da beste behin, eta denda parte-hartzailetara itzuliko da ostera. 23 establezimenduk parte hartuko dute azokan.

2019·11·18

"Denboraren makina", 2020ko Inauterien gaia. Laguntzen deialdia zabalik

"Denboraren makina" izenburupean mozorrotuko da Lasarte-Oria 2020ko inauterietan. Abenduaren 20ra arteko epea zabaldu du Udalak laguntzak eskatzeko.

otasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoak

2019·11·17

otasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean, “Gipuzkoa Argitu” programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko tailerra antolatu du.

Pertsona nagusiei zuzendutako erorikoak ekiditeko tailerra

2019·11·16

Pertsona nagusiei zuzendutako erorikoak ekiditeko tailerra

Azaroaren 22an Biyak Baten (pertsona nagusien egoitza) pertsona nagusiei zuzendutako erorikoak ekiditeko tailerra egingo da. Saioa goizeko 11:30ean hasiko da.

Bortizkeria matxistaren aurkako Eguna ospatuko da Lasarte-Orian, hainbat ekitaldi eginez

2019·11·15

Bortizkeria matxistaren aurkako Eguna ospatuko da Lasarte-Orian, hainbat ekitaldi eginez

Generozko indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da Lasarte-Orian datorren astean, eta herritarrak sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi egingo dira izurri ikaragarria den bortizkeria matxistaren kontra.