Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Aholku Kontseiluak

Hirigintza Planeamendurako Aholku Kontseilua

Hirigintza Planeamendurako Aholku Kontseilua kide anitzeko organo bat da, eta herritarrek Lasarte-Oriako hirigintza-plangintzan eta garapen iraunkorraren artikulazioan eta sustapenean parte hartzeko erreminta gisa sortu zen. Ordezkari politikoek eta gizarte-erakundeek osatzen dute, baina interesa duten pertsona guztiek parte hartu dezakete. Kontsultarako eta hausnarketarako izaera du.

 

 

Udal Eskola Kontseilua

Lasarte-Oriako Udal Eskola Kontseilua da, udal-esparruan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren programazioaz, jarraipenaz eta kontrolaz arduratzen diren gizarte-sektoreen partaidetzarako, kontsultarako eta aholkularitzarako organoa.

 

 

Deskargatu dokumentuak

Udal Eskola Kontseilua [pdf]

 

 

Tokiko Enplegu Mahaia

Tokiko Enplegu Mahaia eragile publikoak eta pribatuak koordinatzea ahalbidetzen duen erreminta bat da, enplegua sustatzeko politika publikoak ezartzeko orduan. Partaidetza-, lankidetza- eta jarraipen-foro horretan parte hartzen dute Udalak, sindikatuek, enpresariek eta, oro har, gure udalerriko enpleguan modu eraginkorrean lan egiten duten eragile sozial eta ekonomiko guztiek.

 

 

Deskargatu dokumentuak

Tokiko Enplegu Mahaia [pdf]