Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin

Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko, erakusketa bat egiteko eta Udalarentzako taila bat egiteko. Aurtengo erakusketa azaroaren 5etik 15era bitartean izango da, 18:00etan, Antonio Mercero gunean

2020·10·22

Agustín Valdivia alkateak, Udalaren aldetik, eta Manuel Yeregik, elkartearenetik, 2020. urterako hitzarmena sinatu dute, zeinaren bidez entitate horren finantzaketa ziurtatzen baita 8.515 eurorekin. Zurmailu Zurlanketaren gastu aurreikusia 10.918 eurokoa da aurtengo ekitaldirako.

Dirulaguntzak elkartearen gastu orokorrak ordaintzeko balioko du, hala nola lokalaren alokairua. Elkarteak, berriz, egur-tailako ikastaro bat egin beharko du, bai eta hartan egindako lanen erakusketa ere. Gainera, Udalarentzako taila bat egiteko konpromisoa hartzen du.

Zurmailu Zurlanketa bere ikastaroei buruzko informazioa Lasarte-Orian zabaltzera konprometitzen da, eta jendearentzako egoki den ordutegi batean eskainiko ditu ikastaroak. Aurretik sinatutako beste hitzarmenetan bezala, elkarteak konpromisoa hartzen du bere jardueretan gaztelania eta euskara Udaleko Ordenantzaren arabera erabiltzeko. Halaber, konpromisoa hartzen du generozko berdintasunaren gaian ere; besteak beste, hizkera ez-sexista erabiltzeko, generozko ikuspegia bere lanean txertatzeko eta, ahal duen neurrian, Udalarekin kolaboratzeko berdintasunerako jardueretan.

Valdivia pozik agertu zen elkartearen lanarekin, eta gogorarazi zuen kulturetxean hainbat urtez egindako tailer-ikastaro batetik abiatuta sortu zela elkartea, haren lekukoa hartu duena. Zurmailu Lanketako kideak berak arduratzen dira hastapeneko ikastaroak emateaz, eta bigarren mailakoak, berriz, irakasle espezializatu batek ematen ditu.

Bestalde, Manuel Yeregik eskerrak eman zizkion Udalari zur-lanketarekin jarraitzeko aukera ematen dien laguntzagatik, oso jarduera positiboa baita, asebetetzen eta liberatzen dituena.

Aurten, ordea, Covid-19ak eragindako egoera dela kausa, ikastaroaren orduak nahiz haren iraupena erdira murriztu dira.

Normalean, 22 kideek 3 orduko ikastaroa egiten dute 11 laguneko taldeetan, baina aurten, murrizketarengatik, 1,5 orduko eta 5-6 laguneko ikastaroak izango dira.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.