Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Zilarrezko haria

Nagusilanek bakardadean aurkitzen diren adineko pertsonei laguntzeko doako telefonoa indartu du

2020·03·26

Koronabirusaren ondorioz bizi dugun egoeraren aurrean, Nagusilanek bakardadean aurkitzen diren adineko pertsonei laguntzeko doako telefonoa indartu du.

900 713 771 telefonoa doakoa da, eta bakardadean dauden adineko pertsona guztiek erabil dezakete, hitz egin eta entzunak izan nahi badute. Izena eta telefonoa erantzungailuan utzi ahal izango dituzte, eta gure boluntarioek ahalik eta lasterren deituko diete.

Horrez gain, 688 741 451 telefonora deitu dezakete 10:30etik 14:30era, edo WhatsApp bat bidali.

Pertsona adinduak identifikatuta dituzten edozein arlotako profesionalei ere zuzentzen diegu deialdia: hitz egiteko beharra duten adineko pertsonak ezagutzen badituzte gure boluntarioekin harremanetan jartzera animatzen diegu. Zerbitzua hilodeplata@nagusilan.org helbide elektronikoaren bidez eska dezakete.

Helburuak emozionalki laguntzea eta konfinamendu-orduetan solasaldi atsegina izatea dira. Akonpainamendu guztiak Nagusilaneko boluntarioek egiten dituzte; izan ere, urteak daramatzate bakardadean dauden pertsonei laguntzen, eta entzuteko eta laguntzeko prestakuntza jaso dute. Zerbitzua erabat DOAKOA da, eta dagoeneko martxan dago.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.