Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Zergen eta tasen ordainketa atzeratzen duen egutegi fiskal berria onetsi da

Ekaineko udalbatzarrak egutegi fiskalaren aldaketa bat onetsi zuen, zerga eta tasa batzuen pagamendua atzeratzeko, kasu gehienetan azaroaren 30a izango delarik ordainketa egiteko azken eguna

2020·06·16

Neurri hauek Covid-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hartu dira. Hala, epe fiskalak malgutu egin dira, udaleko zerga eta tasen ordainketa errazte aldera.

COVID-19aren pandemiaren ondorioz onetsitako aldaketen ondoren, egutegi fiskala honela geratu da:

Urtean behingo tributuak

  • Ibilgailuen gaineko Zerga: martxoaren 1etik ekainaren 1era.
  • Zaborren tasa: apirilaren 1etik uztailaren 30era.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: abuztuaren 1etik urriaren 30era.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: urriaren 1etik azaroaren 30era.
  • Ibien tasa: urriaren 1etik azaroaren 30era.
  • Orokorra: urriaren 1etik azaroaren 30era.

Lau hilean behingo tasak

Ura eta estolderia:

  • 3. lauhilekoa: otsailaren 1etik martxoaren 15era.
  • 1. lauhilekoa: ekainaren 1etik uztailaren 30era.
  • 2. lauhilekoa: urriaren 1etik azaroaren 30era.

Hiru hilean behingo tasak

Kaleko azoka:

  • 1. hiruhilekoa: urtarrilaren 1etik 25era.
  • 2. hiruhilekoa: uztailaren 1etik 25era.
  • 3. hiruhilekoa: irailaren 1etik 25era.
  • 4. hiruhilekoa: azaroaren 1etik 25era.

Hilean behingo tasak

  • Dantza eta balleta: likidatutako hilabete bakoitzaren aurreko hilaren 15etik 25era.
  • Etxean laguntzeko zerbitzua eta etxebizitza tutelatuko egonaldia: likidatutako hilabete bakoitzaren hurrengo hilaren 15etik hilabete.
  • Ingurunean mantentzeko programa, Udalaren Musika-Eskola eta Euskaltegia: hil bakoitzaren 25etik 30era bitartean.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.