Uztaileko kultura-programazioa
2018·07·03
Udako Zinemak bi film proiektatuko ditu Okendo plazan 22:15ean: uztailaren 5ean SING STREET ikusi ahalko dugu, eta 19an LA TORTUGA ROJA. Euria ari badu, proiekzioa Elizatze plazara tokialdatuko da.
Kale-teatroan, hiru dira Okendo plazan programatu diren emanaldiak. Uztailaren 6an, 19:00etan, Hortzmuga taldeak Jule obra eskainiko du. Hilaren 12an, ordu berean eta leku berean, Ganso&Cia konpainiak Bebo Royal antzeztuko du, eta uztailaren 13an, 18:00etan, Eibade taldeak Txapela Buruan eta Dantza Munduan. Hiru antzezlanek daukate Eusko Jaurlaritzaren “Kale Antzerkia Bultzatuz” programaren finantzazioa.
Uztailaren 20an, Okendo plazak 19:00etan dantza eta antzerkiko emanaldi bat eskainiko du Hika Teatroaren eta Oinkari dantza-taldearen eskutik, Sagartu izenekoa.
Uztailaren 22ko igandean, Santa Ana eguneko artisau-azoka tradizionala egingo da egun osoan zehar.
Uztailaren 26an, 22:30ean, Santa Ana eguneko parodiaz gozatu ahalko dute lasarteoriatarrek.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.