Uztaileko kultura-programazioa
2019·07·02
Hilabetea dantzarekin abiatuko dugu, XV. Dantza-Zirkuituaren barruan, Okendo plazan hilaren 4an, obra hauekin: “Fugas” 19:00etan eta “Meeting Point” 19:30ean.
Udako Zinemak bi film proiektatuko ditu Okendo plazan 22:15ean: uztailaren 4an “Ready Player One” ikusi ahalko dugu, eta 18an “Campeones”.
Udako tailerrek hartuko dute hileko kultura-eskaintzaren parte handi bat. Programazioa lotura honetan kontsulta daiteke: http://www.lasarte-oria.eus/eu/-/udako-tailerrak-auzoetan-aurtengo-udarako
Kaleko teatroari dagokionez, antzezlan hauek ikusi ahalko ditugu: hilaren 5ean “Al otro lado”, hilaren 11n “Prozak”, hilaren 12an “Etxea” eta hilaren 19an “Kalegorria”, azken hau euskaraz. Antzezpen guztiak Okendo plazan izango dira, 19:00etan.
Bestalde, Kultur Kale Zikloaren barruan, 20:00etan, hilaren 13an Tximistarreta parkean, 20an Andapa kalean eta 31n Basaundin, musika-kontzertuak izango ditugu. Eta hilaren 27an Parapetasonik bere 5. edizioarekin itzuliko da 18:00etan, Andatza plazan.
Hilabetea osatzeko, uztailaren 21eko igandean, Santa Ana eguneko artisau-azoka tradizionala egingo da egun osoan zehar. Eta uztailaren 26an, 22:30ean, Santa Ana eguneko parodia tradizionalaz gozatu ahalko dute lasarteoriatarrek.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.