Uztaileko agenda kulturala “normaltasun berrian”
2020·07·01
Agustin Valdivia alkateak, Kultura zinegotzi Maite Iglesias eta Kulturetxeko zuzendari Xabier Goitia lagun dituela, uztaileko agenda kulturala eta Okendo plazan jarraituko den segurtasun protokoloa aurkeztu ditu. Edukiera 200 pertsonakoa izango da gehienez eta musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.
Uztaileko programazioa
Hilaren 3an, ostiralarekin, 19:00etan, Kale Antzerkia Bultzatuz-en barruan, “Urgasa utsun-ortzi” antzezlana izango da. Publiko guztientzako lana da, testurik gabea.
Hilaren 8an, 22:15ean, udako zinema hasiko da, Okendo Zinema Taldeak antolatuta eta “La isla de los perros” filmarekin.
Hilaren 9an, 20:00etan, “Tio Teronen semeak”. Euskal Dantza umoretsua, emanaldi dibertigarria koreografia animatuekin, alaia eta ikusgarria.
Hilaren 11n, 20:00etan, Alboka Abesbatzak kontzertua emango du San Pedro Parrokian.
Hilaren 16an, 19:00etan, “Gag Street Boys” antzezlana. Ikuskizunean, umorezko trama batean, azaltzen da kontatzen du nola lan egiten duten; ondo antolatuta duten arren, gainbehera etortzen zaiela, baina publikoari esker, aurrera ateratzen dute.
Hilaren 17an, 19:00etan, XVI. Dantza Zirkuitua, Ikonografiak Kresala Dantza Taldearekin. Oso talde berritzailea da, hainbat estilo lantzen dituena modu desberdin eta atseginean.
Hilaren 22an, 22:15ean, “Grace amazing” filma. Aretha Franklinek Los Angelesen egindako kontzertua da, zeinen grabazioa gordeta egon baitzen urte askoan, harik eta 2018an filma plazaratu zen arte.
Bukatzeko, hilaren 24an, 19:00etan, Erre Produkzioaren “Piraten istorio bat”, euskaraz eta haurrei zuzendua.
Programazio guztia Okendo plazan gauzatuko da, salbu eta Alboka Abesbatzaren hilaren 11ko kontzertua, San Pedro Parrokian izango baita.
Segurtasun protokoloa
Okendo plazan garatuko diren jardueretan, perimetroa moztu egingo da zuhaitzetatik arkupera. Zirkulazioa norabide bakarrekoa eta mailakatua izango da, pilaketarik gerta ez dadin. Antolatzaileek momenturo adieraziko dute nondik zirkulatu behar den eta nor eseri behar duen bakoitzak, aulkiak aurretik esleituak baitira eta edukiera 200 pertsonakoa. Beraz, 200 aulki egongo dira metro eta erdiko tartearekin jarrita. Derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea eseri bitartean.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.