Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Uztailaren 6tik 17ra zabalik egongo aurre-matrikulazio epea Dantza Eskolan

Uztailaren 6tik 17ra zabalduko da aurre-matrikulazio epea Dantza Eskolan, 2020-2021 ikasturterako

2020·07·04

Matrikulazio epea irailaren 1etik 15era izango da, Manuel Lekuona kulturetxean. Urriaren 1ean hasiko da ikasturtea.

9, 10, 11 eta 12 urteko taldeetan sartu nahi duten ikasle berriek eta “helduek” mailaketa-proba bat egin beharko dute.

 

LANERAKO PLANA

Psikomotrizitatea (lateralitatea), kokatzeko era (oinak, belaunak, aldak, gorputz-enborra), inprobisazioa, “dantzara bideratutako” prestakuntza fisikoa. Lurreko ariketa-serieak potentzia eta malgutasuna areagotzeko: oinak, hankak, bizkarrezurra, abdomena, omoplatoak, denboraren pertzepzioa, espazioaren pertzepzioa.

 

ORDUTEGIA

6 urte: Astelehena eta azteazkena 17:30etatik 18:15etara

7 urte: Astelehena eta azteazkena 18:15etatik 19:00etara

8 urte: Asteartea eta osteguna 17:30etatik 18:30etara

9 urte: Asteartea eta osteguna 18:30etatik 19:30etara

10 urte: Astelehena eta asteazkena 19:00etatik 20:00etara

11 urte: Asteartea eta osteguna 19:30etatik 20:30etara

12 urte:  Astelehena 20:00etatik 21:15etara eta ostirala 17:30etatik 19:00etara

Helduak*: Asteazkena 20:00etatik 21:15etara eta ostirala 19:00etatik 21:00etara

*Bi ikastaro gehienez edo taldearen arabera.

 

PREZIOAK

33,20 € / hileko, erroldatuentzat.

57,10 € / hileko, erroldatu gabeentzat.

Gazte txartelaren titularrek %10 deskontua izango dute

 

 

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]