Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Urriko kultura-programazioa

Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Juantxi Ugarte kulturako teknikariak urriko agenda kulturala aurkeztu dute.

2018·09·28

Urriko zinemak hurrengo zinema-programazio hauek dakarzkigu:

Haurrentzako zineman, hilaren 7an Hotel Transilvania, 21ean Luis eta Estralurtarrak, eta 28an Vaya Bichos. Helduentzako zineman film hauek proiektatuko dira: hilaren 7an Alpha, 21ean Yukatan eta 28an The Book Club.

Gainera, urriaren 5ean eta 19an, Okendo Zineforumak Lucky (JBAEn) eta Carmen y Lola filmak proiektatuko ditu.

Helduentzako antzerki-programazioak obra hauek ekarriko ditu: Zirriborro, zaharren omenez, urriaren 3an, eta Cuerda antzezlana hilaren 26an.

Haurrentzako antzerkia urriaren 6ko larunbatean izango da, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Borobilean lanarekin. Sarrerak urriaren 1eko astelehenean jarriko dira salgai, leihatilan nahiz webgunean.

Urriaren 25ean eta 30ean, ipuin-kontariez gozatu ahalko da liburutegian.

Zaharren omenezko ekitaldien barruan, auditorioan Dúo Imperial bikoteaz gozatu ahalko dugu hilaren 5ean eta Biyak Bat koralaz eta Amaia Gonzalez dantzariaz igande 7an.

Bestalde, hilaren bigarren asteazkenean operako denboraldia itzuliko da Giuseppe Verdiren La Traviata obrarekin.

Hilaren 12tik 14ra, Semblante Andaluz elkarteak hainbat ekitaldi egingo ditu bere aste kulturalaren kariaz Okendo plazan, eta Sasoeta Sasoian elkarteak Sasoetako festak antolatuko ditu Jaizkibel plazan.

Urriaren 20ko larunbatean, Erketz EDTk amaitutzat emango ditu bere 50. urteurreneko ekitaldiak, herriaren erdialdean barrena desfile bat eginez eta Okendo plazan dantzatuz. Euria baldin bada, ekitaldiak Manuel Lekuona kulturetxera tokialdatuko dira.

Urriaren 26an, eta XIV. musika-topaketen barruan, Danok Kidek antzinako eta sefardi musikako kontzertu bat eskainiko du, Maladanza izenekoa, Brigitarren komentuan.