Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Urriko kultura-programazioa

Adinekoen omenaldia, Gipuzkoako bertsolari-txapelketa eta Semblante Andaluz elkartearen aste kulturala, hileko jarduera nagusiak.

2019·09·30

Zaharren omenezko ekitaldien barruan, auditorioan Oihulari Klown konpainiaren Sex o no sex antzezlanaz gozatu ahalko dugu hilaren 2an, Dúo Imperial bikoteaz hilaren 4an eta Biyak Bat koralaz eta Amaia Gonzalez dantzariaz igande 6an.

Hilaren 5ean, larunbatarekin, Gipuzkoako bertsolari-txapelketaren final-zortziren bat jokatuko da.

Hilaren 10tik 13ra, Semblante Andaluz elkarteak hainbat ekitaldi egingo ditu bere aste kulturalaren kariaz Okendo plazan. Eta hilaren 27an FARAEren kontzertu batez gozatu ahalko dugu: Poetas Andaluces, Vista Azul-en eskutik.

Urrian zehar, hilaren 4an, 5ean, 6an, 11n, 12an, 13an, 18an, 19an, 20an, 25ean, 26an eta 27an, Zorione Mendez artistak bere Marrak lana erakutsiko du Mercero Gunearen barruan.

Haurrentzako zineman, hilaren 6an Elkano, lehen mundu bira, 13an El Rey León, 20an Mascotas 2 eta 27an Dora, la Ciudad Perdida. Helduentzako zineman film hauek proiektatuko dira: hilaren 6an Quien a hierro mata, 13an Ad Astra, 20an Una íntima convicción eta 27an Agur Etxebeste.

Gainera, urriaren 11a eta 25ean, Okendo Zineforumak Érase una vez… Hollywood (JBAGn) eta La Virgen de Agosto filmak proiektatuko ditu.

Haurrentzako antzerkia urriaren 19ko larunbatean izango da, Ytuquepintas-en Hareazko Ametsak lanarekin.

Urriaren 26an, eta XV. Dantza-Zirkuituaren barruan, Growing Young obra ikusi ahalko dugu Dantzaz Konpainiari esker.

Bestalde, hilaren bigarren asteazkenean operako denboraldia itzuliko da Rossiniren El Barbero de Sevilla obrarekin, Veronako Arenatik.

 

Programa deskargatu

Agenda [pdf]