Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Urriaren 19a, bularreko minbiziaren munduko eguna

Udala arrosaz argiztatuko da Bularreko Minbiziaren Munduko Egunaren kariaz

2020·10·17

Urtero, urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatzen da, gizarte osoak bularreko minbiziaren kontrako borrokan duen konpromisoa gogorarazteko.

Ia emakumeei bakarrik eragiten dien gaixotasun bat da, eta Euskadiko emakumeen artean tumore gaizto ohikoena eta heriotza-tasarik handienekoa da.

Sintoma agerikoena bularrean koskor edo loditze bat nabaritzea izaten da, irregularra eta gogorra, normalean minik ematen ez duena.

Titipuntaren itxura aldatzeagatik ere suma daiteke, edota handik odola edo beste fluidoren bat jariatzeagatik.

Beste sintoma batzuk: bularreko larruazalaren kolorea edo itxura aldatzea, bularraren tamaina edo forma aldatzea, bularrean edo besapean mina edo ondoeza sentitzea, edo besapean koskorra nabaritzea.

Garaiz detektatzea garrantzi handiko faktore bat da, tratamendu efikazagoak eta ez hain agresiboak egiteko aukera ematen baitu, hartara bizi-kalitate hobea eta biziraupen-tasa handiagoak lortzen direlarik.

Horregatik, kontsulta iezaiozu medikuari bularretan anomaliaren bat nabaritzen baduzu.