Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ura-estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik (2020ko lehenengo lauhilekoa)

Zergadun guztiei jakinarazten zaie 2020. urteko lehenengo lauhilekoari dagokion Ura eta Estolderiaren Tasa ordaintzeko borondatezko epea 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 30era egingo dela. Helbideratuta dutenek uztailaren 30ean kargatuko dira kontuan

2020·06·02

Covid-19arengatik alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, ur-kontagailuak ezin izan dira denbora efektiboan irakurri 2020ko lehenengo lauhilekoan.

Irakurketa bere garaian egin ezin izan denez, aurrez finkatutako epeetatik kanpoko irakurketa egingo bagenu, kasu gehienetan gaineratutako gainkontsumo bat aterako litzateke, eta horrek ohiko kontsumoa baino zenbateko handiagoko erreziboak kobratzea ekarriko luke.

Hori dela eta, 2020ko 1. lauhilekoari dagozkion Uraren eta Estolderiaren Erroldako erreziboak haien gutxieneko kontsumoengatik BAKARRIK kobratuko dira, eta urrira deribatuko dira (2. lauhilekoaren errolda kobratzearen barruan) gertatu ahal izan diren gainkontsumoen kobrantzak.

Horrela, eta hein batean, gainkontsumo horren ordainketa ere atzeratuko genuke, pairatzen dugun egoera zailaren ondorioak motelduz.

Horrek ez dio inolaz ere kostu handiagorik ekarriko zergadunari, urriko erreziboari deskontatu egingo baitzaio orain likidatzen den gutxieneko kontsumoa.

Hala ere, kontagailuen irakurketa bat egingo da epez kanpo, eraikinetan gainkontsumorik gertatzen ari bada halakoak prebenitzeko. Irakurketa horretatik kontsumo anormalen bat ondorioztatzen bada, afektatuari ohartaraziko zaio.

Nolanahi ere, eta zirkunstantzia horiek detektatu ahal izatea zaila denez gero, gomendagarria da komunitate edo zergadun bakoitzak bere kontagailuak errebisatzea, jarioengatik edo hausturengatik gerta litezkeen gehiegizko kontsumo ez arrazoizkoak detektatzeko.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.