Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udalaren tasak eta zergak izoztuta, urarenak eta saneamenduarenak izan ezik, horiek % 5 jaitsiko baitira

Udalbatzarrak tasa eta zerga munizipalak izoztea onetsi du 2021. urterako. Uraren eta saneamenduaren tasak % 5 jaitsiko dira, eta tasa berri bat sortu da, maskotak biltzeko eta gordetzeko.

2020·11·03

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak eta Ogasuneko zinegotzi Íñigo Zabaletak 2021. urteko ordenantza fiskalak aurkeztu zituzten. Alkateak azaldu zuen 2021erako ordenantza fiskalak izoztu egiten direla, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz herritarrek dituzten zailtasunei erantzuteko.

Valdiviak azaldu zuenez, izozte horrek berekin dakar udalen diru-sarrerak ez direla handituko kontzeptu horiei dagokienez, eta horrek ahalegin ekonomiko handia eskatzen du herritarren poltsikoak gehiegi ez kargatzeko.

Alkateak jakinarazi zuen, izozte horretaz gain, mantendu egiten direla 2020. urterako dekretatutako hobariak, hala nola bide publikoa okupatzearen tasa ostalaritzarako, sektore horrek pandemiaren ondorioz bizi dituen zailtasun handiez jabeturik.

Era berean, adierazi zuen udalbatzarrak uraren eta saneamenduaren tasak % 5 murriztea onetsi zuela, Añarbeko Urak sozietatearen planteamenduaren ondorioz. Izan ere, oraindik gauzatu ez badu ere, udalei uraren faktura zenbateko horretan murrizteko asmoa du.

Bukatzeko, Valdiviak adierazi zuen ezin dugula ahaztu zergek eta tasek duten garrantzi udalaren jarduera eta zerbitzuak mantentzeko. Gainera, udal-zerbitzuen kostuak gehiago estaltzera jo beharra dagoela.

Ogasuneko zinegotziak azaldu zuen, alkateak adierazitakoaz gain, tasa berri bat sortu dela, udalak egiten duen baina araututa ez zegoen zerbitzu bati erantzuteko. Txakurrak eta katuak jasotzeko eta egoitza emateko zerbitzua da. Jasotzeko zerbitzuaren kasuan, 10,89 euroko tasa ezarri da, eta, egonaldiari eta zaintzari dagokienez, egunean 12,10 euroko tasa txakurrentzat eta egunean 6,05 eurokoa katuentzat.

Onetsitako beste berrikuntza bat da tasak eta zergak zatika ordaintzeko sistema egokitu egin dela gaur egungo kasuistikei erantzuteko.

Zabaletak, amaitzeko, iragarri zuen mahai tekniko-politiko batzuk eratuko direla azaroaren 23tik aurrera, batez ere hiru gairi buruz hausnartzeko:

  • Zaborren tasa: asmoa da 5. zabor-ontziaren erabilerak eta frakzio organikoaren bilketak duen eragina aztertzea, hobari posibleak edo gaikako bilketaren hazkundean duten eragina aztertzea. Gainera, tasa hori aztertu egingo da merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzu pertsonalen sektorerako.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: zerga hori analizatu egingo da, berregituratu eta osatu ahal izateko.
  • Kale-merkatuaren tasa: erantzun bat eman nahi zaio asteazkeneroko kale-merkatua osatzen dutenen eskaerari.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.