Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udalaren Musika-Eskola: 2021-2022 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea

Maiatzaren 10ean irekiko da aurrematrikula egiteko epea Udalaren Musika-Eskolan ikasketak egiteko. Epea ekainaren 19an amaituko da. Plazaren eskaera egiteko unean, dagokion kuotaren % 10a ordaindu beharko da.

2021·05·06

Matrikula egiteko epea ekainaren 7tik 18ra bitartean izango da, eta nahitaezkoa izango da aldez aurretik Kulturetxean aurrematrikula egitea. Plazen adjudikazioa posta bidez konfirmatuko da.

Plaza baten eskaera egiteko unean, dagokion kuotaren % 10a ordaindu beharko da Udalak horretarako jartzen duen kontu korrontean, eta matrikulatu aurreko baldintza izango da. Kasu bakoitzari dagokion matrikularen 1. pagamenduan deskontatu egingo da zenbateko hori. Eskaera egin eta gero matrikula formalizatzen ez duenak ez du ordaindutakoa bueltatzeko eskubiderik izango.

   Erroldatuak Erroldatu gabeak
Musika txokoa    285’35 €  343’30 €
Musika-hizkuntza  285’35 €  343’30 €
Musika-instrumentua 285’35 € 343’30 €
Txistu edo akordeoia  223’45 € --------
Musika hizkuntza + instrumentua 528’65 € 641’60 €
Hizkuntza + txistu edo akordeoi 414’30 € ---------
Abesbatza  47’80 € 58’00 €
Kamara 143’50 € 172’30 €
Musika tresnako taldea 94’15 € 114’45 €

   

Irailaren 1etik 15ra, Hizkuntza Musikalean eta instrumentuetan libre gelditzen diren plazetan matrikulatzeko aukera izango da, eskaera iritsitako ordenaren arabera.

Hobariak

Salbuespenak eta hobariak daude Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen (GLL) prestazioak jasotzen dituztenentzat eta langabetuentzat.

Udalak edo Eusko Jaurlaritzak ematen duen Gazte-Txartelaren titularrek % 10eko deskontua izango dute.

Familia ugarientzat % 30eko hobaria dago.

Kuotetan hobariak eskatu ahalko dituzte baldin eta unitate familiarreko bi kide edo gehiago matrikulatzen badira Eskolan.

Tasen ordainketa

Dagozkien tasak bankuko domiziliazioaren bidez ordainduko dira, aukeran pagamendu bakarrean edo pagamendu zatikatuan.

Pagamendu bakarra: irailaren 25etik 30era.

Pagamendu zatikatua: matrikula egiteko unean matrikularen ordainketa hileroko 10 kuotatan zatikatu ahalko da (irailetik ekainera). Kuota horiek Udalak hilero 25. egunetik 30.era bitartean kobratuko dizkio.

 

Informazioa deskargatu

Diptikoa [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.