Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udalaren Musika-Eskola: 2019-2020 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea

Maiatzaren 27an irekiko da aurrematrikula egiteko epea Udalaren Musika-Eskolan ikasketak egiteko. Epea ekainaren 7an amaituko da. Plazaren eskaera egiteko unean, dagokion kuotaren % 10a ordaindu beharko da.

2019·05·27

Matrikula egiteko epea uztailaren 8tik 19ra bitartean izango da, eta nahitaezkoa izango da aldez aurretik Kulturetxean aurrematrikula egitea. Plazen adjudikazioa posta bidez konfirmatuko da.

Plaza baten eskaera egiteko unean, dagokion kuotaren % 10a ordaindu beharko da Udalak horretarako jartzen duen kontu korrontean, eta matrikulatu aurreko baldintza izango da. Kasu bakoitzari dagokion matrikularen 1. pagamenduan deskontatu egingo da zenbateko hori. Eskaera egin eta gero matrikula formalizatzen ez duenak ez du ordaindutakoa bueltatzeko eskubiderik izango.

Hauek dira ikastaro bakoitzeko tasak:

   Erroldatuak Erroldatu gabeak
Musika-txokoa    285’35 €  343’30 €
Hizkuntza musikala  285’35 €  343’30 €
Musika-instrumentua   285’35 € 343’30 €
Txistua edo akordeoia  223’45 € --------
Hizkuntza musikala + instr. 528’65 € 641’60 €
Hizkuntza + txistua edo akordeoi 414’30 € ---------
Korua  47’80 € 58’00 €
Ganbara 143’50 € 172’30 €
Harmonia 269’50 € 328’75 €
Instrumentu-taldea 94’15 € 114’45 €

   

Irailaren 2tik 13ra, Hizkuntza Musikalean eta instrumentuetan libre gelditzen diren plazetan matrikulatzeko aukera izango da, eskaera iritsitako ordenaren arabera.

Hobariak

Salbuespenak eta hobariak daude Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen (GLL) prestazioak jasotzen dituztenentzat eta langabetuentzat.

Udalak edo Eusko Jaurlaritzak ematen duen Gazte-Txartelaren titularrek % 10eko deskontua izango dute.

Familia ugarientzat % 30eko hobaria dago.

Kuotetan hobariak eskatu ahalko dituzte baldin eta unitate familiarreko bi kide edo gehiago matrikulatzen badira Eskolan.

Tasen ordainketa

Dagozkien tasak bankuko domiziliazioaren bidez ordainduko dira, aukeran pagamendu bakarrean edo pagamendu zatikatuan.

Pagamendu bakarra: irailaren 25etik 30era.

Pagamendu zatikatua: matrikula egiteko unean matrikularen ordainketa hileroko 10 kuotatan zatikatu ahalko da (irailetik ekainera). Kuota horiek Udalak hilero 25. egunetik 30.era bitartean kobratuko dizkio.

Deskargatu programa

Programa [pdf]