Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udalak "Sexuei buruzko galderak" izeneko gida argitaratu du

Udalak "Sexuei buruzko galderak" izeneko gida argitaratu du, gazteekin sexualitatea ikuspegi zabal batetik lantzeko tresna.

2019·12·13

Udalak beharrezkotzat jo du hizkuntza hurbila duen tresna bat sortzea formatu original batean, gazteek beren sexualitateari eta afektibitateari aurre egitean beren buruei egin ohi dizkieten galderak haiekin lantzeko.

Urtarriletik aurrera, eta DBHko 1. mailako ikasleekin, subjektu sexudunak diren aldetik jarduteko ildoei buruz beren buruei egin ohi dizkieten galderak landuko dira.

Gidak ez du erantzunik ematen, baizik eta pistak eskainiko dituen lan-tresna bat izan nahi du, nor bere indibidualtasunetik eta esperientziatik erantzunez joan dadin sortzen zaizkion galdera horiei: nor naizen, zertaz norekin, nork nori, zer ez zaidan gustatzen, zer egiten dugun, noraino... landu behar diren zenbait galdera dira.

Gidak gazte bakoitzari bere bidea egiten lagundu nahi dio, bere sexualitatea eta afektibitatea nola bizi eta espresatu bilatzen, oinarrizko printzipio batetik: bere burua eta gainerakoak errespetatzea. Eta gurasoek seme-alabekin hitz egiteko ere erabil dezaketen tresna bat da.

Gure gizartea ohituta egon da arau sexual nagusi baten mendean bizitzera, eta hark adierazten zigun nor edo nola maitatu behar genuen. Praktika erotikoak era askotakoak direla ulertzen lagundu nahi du gida honek.

Beste pertsonarenganako errespetua, desioa amankomunean jartzea... sexuen arteko eta pertsonen arteko elkarbizitzaren oinarria dira, lehen planteatutako galdera horiei ematen zaien erantzuna edozein dela ere.

Gidaren asmoa da bi pertsonaren artean elkarreraginean aritzeko moduak normaltasunez ikusten laguntzea gazteei, haietako bakoitzaren errespetuan eta askatasunean oinarrituta.

Udalak informazio eta aholkularitza sexualerako bulego bat dauka, bai gazteentzat (Gaztelekuan, ostiraletan 6etatik 8etara), bai helduentzat (Zentro Zibikoan, hitzordua eskatuz 943.36.39.58 telefonora deituta).

 

Deskargatu gida

Sexuen galdetzaileak [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.