Udalak, konfinamendu aldian, etxean kirola egitera gonbidatzen ditu herritarrak
2020·03·27
Lasarte-Oriako Udalak, COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz, martxoaren 14an ezarritako alarma-egoeraren ondoren bizi dugun egoera bereziaz jabetuta, herritarrei gogorarazten die garrantzitsua dela beren etxeetan kirola egiten jarraitzea eta konfinamendu-aldian aktibo eta forman mantentzea.
Horretarako, eta zerbitzu publikoarekin duen konpromisoari jarraiki, Kirol Arloak, Bizkortzeni esker, aukera ematen die herritarrei ariketa fisikoa egiteko eta zaintza ez jaisteko egun luze hauetan erabil daitezkeen baliabideak eskuratzeko, https://entrenadesdecasa.bpxport.es/ webgunearen bidez.
https://entrenadesdecasa.bpxport.es/
Udalaren arabera, lesioak saihesteko, ariketa gure esperientziara eta forma fisikora egokitu behar da, progresiboa behar du izan kantitateari, zailtasunari, intentsitateari eta iraupenari dagokienez, eta erabat segurua, arropa eta oinetako egokiekin egin behar baita, baita inguru aireztatu eta oztoporik gabeko batean egin behar da ere.
Gaur egun, 20 edo 30 minutuz, gutxi gorabehera, intentsitate ertainean, ariketa fisikoa egitea nahikoa izan daitekeela gure osasunarentzat onuragarria izan dadin. Eta, gogoratzen da, “OMEren arabera (Osasunaren Mundu Erakundea), gure immunologia-sistema indartsu mantentzen laguntzen duen faktoreetako bat, hain zuzen ere, ariketa fisikoa egitea dela, elikadura ona izatearekin eta alkoholaren, tabakoaren eta edari azukredunen kontsumoa murriztearekin batera ".
Udaletik eskerrak ematen dizkizugu zure laguntzagatik.
COVID-19a geldiaraztea guztion lana da
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.