Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udalak hitzarmen berri bat sinatu du Aterpearekin 2020rako

Hitzarmen berria sinatu da Aterpea merkatari-elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren artean, COVID-19k sortutako egoera berrira egokituz. Udalak 25.000 eurorekin finantzatu du hitzarmena

2020·11·21

Agustín Valdiviak (Udalaren izenean) eta Miguel Ángel Prietok (Aterpea ordezkatuz) sinatu zuten hitzarmena, Udalak eta Aterpeak 2020. urte honetan aurrera eramango dituzten jarduketetarako marko gisa balioko duena. Ekitaldian Nuria Fernandez Sozioekonomia zinegotzia zegoen.

Valdiviak Aterpeak egindako lana goraipatu nahi izan zuen, COVID-19ren pandemiak eragindako egoera zail honetan. Ahalegin horrek 25.000 euroei eustera eraman du udala, errealitate berrira egokitutako programa baterako.

Aterpeak, zeinen aurrekontua 48.947 eurokoa baita, Udalaren 25.000 euro izango ditu, aurreikusitako jarduera guztiak finantzatzera destinatuak.

Miguel Angel Prietok, bere aldetik, eskerrak eman nahi izan zizkion Udalari hitzarmena sinatu ahal izateko egindako ahaleginagatik. Izan ere, Udalari esker jarduera ugari finantzatzen dira, udalerriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzu pertsonalen interesen alde borrokatzeko helburuarekin.

Elkarteak merkataritza iraunkorraren eta tokiko merkataritzaren aldeko deia egin nahi du, egungo kontsumismo neurrigaberako joeraren aurrean.

Akordioak indarrean mantentzen ditu Merkataritza eta Ostalaritza Aktibatzeko Plana eta Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia, eta inplikatzen du Lasarte-Oriako Udalak baliabide munizipalekin lagunduko duela programatutako jarduerei zabalkundea egiten, eta espazio publikoak eta munizipalak utziko dituela zehaztutako jarduerak garatzeko.

Hau da finantzatutako Aterpearen programa:

  • Eguberrietako kanpaina. (urtarrila).
  • Aparkalekua kanpaina.
  • Ardo-dasta.
  • Berriz irekitzeko kanpaina.
  • Lortu 1.000 € kanpaina.
  • Stock azoka.
  • Udazkeneko Festa.
  • Bezeroaren hamabostaldia.
  • Black Friday.
  • Eguberrietako kanpaina. (abendua).
  • Publizitatea, sustapena eta prestakuntza.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.