Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udalak hitzarmen berri bat sinatu du Aterpearekin 2019rako

Hitzarmen berria sinatu da Aterpea merkatari-elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren artean, udalerrian proiektu sozialak sustatzen jarraitzeko helburuarekin.

2019·05·21

Jesus Zaballosek (Udalaren izenean) eta Ramon Ormazabalek (Aterpea ordezkatuz) sinatu zuten hitzarmena, Udalak eta Aterpeak 2019. urte honetan aurrera eramango dituzten jarduketetarako marko gisa balioko duena.

Zaballosek agerian jarri nahi izan zuen Aterpeak entitate gisa 25 urte baino gehiagoan egindako lanaren balioa. Nabarmendu zuen Aterpeari ematen zaion dirulaguntza 8.000 eurokoa izatetik 25.000 eurokoa izatera pasatu dela agintaldi honetan, harreman onen eta egindako lan onaren seinale, urtetik urtera jarduera berriak gehituz baitoa.

Amaitzeko, alkateak iragarri zuen, San Pedro jaietan omendua izango dena hautatzeko parte-hartzezko prozesua eginda, aurten ohore hori Aterpeak jasoko duela, bere lan guztiaren aitormenez.

Aterpeak, zeinen aurrekontua 46.011 eurokoa baita, Udalaren 25.000 euro izango ditu, aurreikusitako jarduera guztiak finantzatzera destinatuak.

Bestalde, Ramon Ormazabalek, Aterpeako presidenteak, eskerrak eman zituen jaietan jasoko duten aitormenagatik, zeina merezitakotzat jotzen baitu, Lasarte-Oriako merkataritzaren alde eta gure herria biziberritzearen alde egin duen lanagatik. Eskertza berezia, herritarrek berek hautatua izateagatik.

Hitzarmenari dagokionez, Ormazabalek nabarmendu zuen hari esker 17 jarduera finantzatuko direla, merkataritzaren interesen alde borrokatzeko eta bezeroak fidelizatzeko helburuarekin.

Akordioak indarrean mantentzen ditu Merkataritza eta Ostalaritza Aktibatzeko Plana eta Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia, eta inplikatzen du Lasarte-Oriako Udalak baliabide munizipalekin lagunduko duela programatutako jarduerei zabalkundea egiten, eta espazio publikoak eta munizipalak utziko dituela zehaztutako jarduerak garatzeko.

Aterpeak, berriz, honako hauek egingo ditu:

  • Bazkide berriak lortzeko 2017 egindako kanpainaren azken ordainketa.
  • Doako aparkalekuaren kanpaina.
  • Ardo-dasta.
  • Moda-desfilea.
  • Sagardopotea Lasarte-Orian.
  • Udaberriaren eguna ATERPEAn.
  • Lortu 1.000 euro kanpaina
  • Santa Anako pintxoaren kanpaina.
  • Stockaren Azoka ATERPEAko establezimenduetan.
  • Sentsibilizatzeko kanpaina.
  • Udalaren sariak erosketa-bonuekin pagatzea.
  • Bezeroaren hamabostaldia ATERPEAN.
  • Hallowen festa
  • Black Friday.
  • Eguberrietako kanpaina – Lasarte-Oria salgune handia.
  • Publizitatea, sustapena eta prestakuntza.
  • Kultura Leku Guztietan programa.