Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udalak hainbat ekipamendu utziko dizkio Hezkuntza Sailari ikasturtea hasteko

Helburua da ikasturtea modu presentzialean hasi ahal izatea; horretarako, ordea, eskola-ekipamendura bideratutako espazio gehiago beharko dira, COVID-19aren pandemiarengatik ezarritako protokoloak betetzeko.

2020·08·28

Lasarte-Oriako Udalak baietz erantzun dio atzo Hezkuntza Sailak EUDELen bidez Euskadiko udalei egindako eskaerari. Horretarako, Udal honek hainbat ekipamendu eskaini ditu:

  • Oztarango ikastetxea (gaur egun jadanik Hezkuntza Sailari lagata dago eta erabat operatibo).
  • Kaxkarroko ikastetxea (gaur egun jadanik Hezkuntza Sailari lagata dago eta erabat operatibo).
  • Euskaltegi zaharra
  • Kulturetxea
  • Gaztelekua

Ikastetxeetako osasun-protokoloetan ezarritako baldintzak kontuan izanda, beharrezkoa da ikasle batzuk behin-behinean ikasgela gisa erabiltzeko prestatutako espazio berrietan birkokatzea, harik eta osasun-kondizioek normaltasunera itzultzea ahalbidetzen duten arte.

Gainera, beste ekipamendu batzuk ere eskaini dira kirol-jardueretarako edo jolaserako:

  • Michelingo kirolgunea
  • Loidibarrengo frontoia
  • Oriako frontoia
  • Michelingo frontoia
  • Zabaletako frontoia
  • Villa Mirentxuko trinketea

Lasarte-Oriako Udalak uste du oso garrantzitsua dela ikasturtea modu presentzialean eta ikasle guztientzako baldintza berdinetan hastea. Hezkuntza ongizatezko estatuaren oinarrizko zutabeetako bat da, herritarren aukera-berdintasuna bermatzeko giltzarria.

Pandemia hau nozitzen dugun bitartean, eta konponbide efikazik aurkitzen ez dutenbitartean, instituzio guztiok koordinatuta jardun behar dugu hain salbuespenezko egoera honi konponbidea emateko.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.