Udalak 63.287 euro banatu ditu kooperazioko proiektuetan
2018·05·11
Proiektu horiek Euskal Fondoak (Euskadiko Udal Kooperatzaileen Elkartea, zeinetako kidea baita Lasarte-Oriako Udala) aurkeztutako proiektu-poltsatik hautatu dira. Erdialdeko Amerikako, Karibeko eta Saharako kooperazioan espezializatutako entitate horrek 63.287 euro jasoko ditu.
- Finantzatuko diren proiektuak (bakoitza 12.657 eurorekin) hurrengo hauek dira:
- Edateko uraren eta saneamenduaren sistemak hobetzea Las Azucenas komunitatean. San Carlos, Nikaragua.
- Artikulazio instituzionala eta sare sozialak, indarkeriarik gabe bizitzeko. Alta Verapaz, Guatemala.
- Edateko uraren hornidura eta saneamendua Norte Morazaneko sei udalerritan. I. fasea. Morazán departamentuan. El Salvador.
- Habanako erdigune historikoan gizarte-arretarako programa sendotzea eta zabaltzea: heldu nagusiak eta behar bereziak dituzten taldeak. III. Fasea. Habana. Kuba.
Euskal Fondoak esperientzia handia du garapenerako kooperazioaren munduan, eta bera arduratuko da proiektu horien gauzatzearen segimendua eta kontrola egiteaz, eman zaion diruaren justifikazio egokiak aurkeztu beharko dizkiolarik Lasarte-Oriako Udalari.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.