Udalak 10.377 euro esleitu ditu zuhaitzak eta zuhaixkak erosteko
2018·12·29
Pépinières Lafitte (5.933 euro) eta Viveros Pedro Aguirre (4.444 euro) enpresek 31 zuhaitz eta 949 zuhaixka hornituko dizkiote Lasarte-Oriako Udalari, guztira 10.377 euroko zenbatekoarekin, neguko kanpainako beharrak asetzeko, landaketak egiteko geldialdi begetatiboa aprobetxatuz.
25 zuhaitz herri osoan zehar beharrezkoak diren birlandatzeak egiteko erosi dira; beste 6 zuhaitz, berriz, Brigitarren komentuan instalatuta dagoen jaiotzara destinatuko dira hasiera batean. 6 zuhaitz horiek, behin Eguberrietako jaiegunak igarotakoan, Sasoetan N-1 autobiaren ondoko pendizean landatuko dira, inguru horretako landare-hesia sendoagotzeko.
Zuhaixken kasuan, nabarmendu behar da landaketa berriko 510 santiago-belar erosi direla Tximistarreta parkerako. Horrez gain, beste 439 zuhaixka erosi dira erretiratu behar izan direnak ordezkatzeko. Zonaka banatu dira, eta erosketa hauek nabarmentzen dira:
- Pitosporoak Atsobakarreko espaloietarako.
- Sasiamak Zapategirako eta Villa Mirentxurako
- Hortentsiak eta tutu-eskuilak Oztaranerako
- Azaleak Zumabururako
- Landare igokariak Sasoetarako.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.