Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udal kirol zerbitzuaren berriak

Udal kirol zerbitzuaren informazioa

2020·08·19

AURRETIKO HITZORDUA IN SITU

Joan den astelehenetik, udal kirol instalazioak erabili nahi dituztenek Maialen Chourraut kiroldegiko eta Michelin kirolguneko harreran erreserba egin dezakete.

Orain arte telefonoz baino ezin ziren erreserbak egin. Testuinguru berri honetan, instalazioetara erreserba egitera joaten diren pertsonek ezarritako babes-neurriak gorde beharko dituzte (maskara erabiltzea, segurtasun-distantzia, gel hidroalkoholikoa erabiltzea), eta instalazioetara sartzeko lehentasuna beren saioa egitera doazen pertsonei utzi beharko diete.

 

UDAKO ORDUTEGIA

Abuztuaren 31ra arte, udal kirol instalazioek udako ordutegi hau dute:

Kiroldegia: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 22:00etara. Larunbat eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.

Igerilekua: aste barruan 7:30etik 13:00tara eta 16:00etatik 21:30era. Larunbat eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.

Michelin kirolgunea: astegunetan 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 22:00etara. Larunbatetan 9:00etatik 13:00etara. Igandetan itxita egongo da.

 

ERABILGARRI DAUDEN INSTALAZIOAK

Hauek dira gaur egun erabiltzaileen eskura dauden instalazioak:

Michelin kirol-gunean: tenis-pistak, rokodromoa eta frontoia.

Maialen Chourraut kiroldegian: sauna, igerilekua, gimnasioa, padel pista eta squash pista.

 

IKASTAROEN ETA ABONAMENDUEN ITZULKETA

Udal kirol zerbitzuak gogorarazi nahi du, pandemiaren ondorioz etendako ikastaroen eta abonuen kuoten zati proportzionala itzultzen hasi dela.

Itzulketak banku-transferentzia bidez egiten dira eta, horretarako, beharrezkoa da itzulketa horien onuradunen kontu korrontearen zenbakia izatea.

Une honetan, seiehun pertsona baino gehiagok, itzulketa horien onuradunak izanik, ez dituzte beren banku-kontuko datuak eman. Hori dela eta, pertsona horiei eskatzen zaie lehenbailehen bidal ditzatela beren kontu korronteko datu osoak. Datuak emateko, posta elektronikoa (kirolak@lasarte-oria.eus) erabiltzea gomendatzen da.

Jakinarazpena telematikoki egiteko baliabiderik ez duten pertsonek telefonoz (943 37 61 82) jarri beharko dira harremanetan, datuak nola eman zehazteko.

 

IKASTURTE BERRIKO JARDUERETAN IZEN EMATEA

Aurreko ikasturtean Udalaren kirol zerbitzuko iraupen luzeko jardueretan izena eman duten pertsonek izena eman dezakete jada 2020-2021 ikasturtean, Maialen Chourraut kiroldegiko bulegoetan. Izapide hori bulegoetan hitzordua eskatuta egin behar da.

Abuztuaren 31tik aurrera, jende guztiarentzat irekiko da izen-ematea.