Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udako Txokoetan izena emateko epea martxoaren 25etik 29ra izango da

Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan eta txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa) eta 4 ordukoa. Martxoaren 25ean hasi eta 29an amaituko da eta matrikula-orria on-line edo zuzenean egin ahal izango da.

2019·03·15

Udaleko Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik jakitera eman duenez, aurten ere Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan eta txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa (10:00etatik 13:00etara) eta 4 ordukoa (9:00etatik 13:00etara). Haur Hezkuntzako haurren kasuan, 3 ordukoaren prezioa 102,00 €-koa izango da eta 4 ordukoarena, berriz, 137,00 €-koa. Lehen Hezkuntzako Lehen Hezkuntzako haurren kasuan, berriz, kiroldegiko abonatuak direnen kasuan aipatutako prezio berak izango dituzte eta abonatuak ez direnek, berriz, 117,60 € ordaindu beharko dituzte 3 ordukoaren kasuan eta 152,60 € 4 ordukoen kasuan.

Zuzenean edo on-line

Martxoaren 25ean hasi eta 29an amaituko da eta matrikula-orria on-line edo zuzenean egin ahal izango da. Matrikula zuzenean egiteko, Mercero guneko beheko solairuan kokatuko den bulegoan egin ahal izango da, aipatutako egunetan, 11:00etatik 13:00etara edo 17:00etatik 19:00etara.

450 plaza eskainiko dira printzipioz eta izena emandako hurrenkera izango da plazak esleitzeko irizpidea. Lasarte-Orian erroldatuak dauden haurrek izango dute lehentasuna. Lasarte-Orian erroldatuta egon gabe, baina Lasarte-Oriako ikastetxeren batean uda aurreko ikasturte hori egin duten haurrak ere matrikulatu ahal izango dira. Plaza guztiak beteko ez balira, Lasarte-Orian erroldatuta ez dauden eta herriko ikastetxeren batean matrikulatuta egon ez diren haurrak ere matrikulatu ahal izango dira.

Hobariak

Gizarte Larrialditako Laguntzak jasotzen dituzten herritarrek, gainerako udal zerbitzuetan dituzten hobari berak izango dituzte (%25 eta %100 artekoak). Bestalde, Udako Txokoetan seme-alaba bat baino gehiago matrikulatzen den kasuan ere, hobariak izango dira (%10, 2 kide direnean; %30, 3 direnean, eta, %50, 4 kide edo gehiago direnean), baldin eta unitate familiarraren PFEZren deklarazioari dagozkionetarako, zerga oinarriak ez gainditzea Efektu Multipleko Errentaren Indikadore Publikoaren (EMEIP) urteko zenbatekoa lau halakoan (< 30.119,04€).

Udako Txokoak Garaikoetxea eta Sasoeta eraikinetan gauzatuko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, Mercero Guneko bulegora zuzendu ahal izango da edo Udaleko euskara-zerbitzura edo 644 533 270 telefono zenbakira deitu daiteke.