Udako Tailerrak Auzoetan programak haurrentzako tailer gehiago aurtengo udan
2018·06·27
Maite Iglesias kulturako eta hezkuntzako zinegotziak eta Juantxi Ugarte teknikariak aurkeztu zituzten Lasarte-Oriako hainbat auzotan izango diren tailerrak eta ipuin-kontariak. Uztailean zehar izango dira, gehienbat larunbat goizetan.
Jarduera kulturala dibertsifikatzearen aldeko apustu hau, kultura gure auzoetara eramanez, oraingo gobernu-ekipoaren konpromiso bat da, eta horregatik aurten eskaintza hedatu egin da. Guztira 4 tailer eta Luz Usabiagaren ipuin-kontaketak.
Tailerrak bi hizkuntzetan izango dira, 11 urtetik beherako haurrei zuzenduak, eta tailer bakoitzeko parte-hartzaileak gehienez 18 izango dira. Tailerrak hauek dira: kamiseten pintaketa (parte-hartzaile bakoitzak bere kamiseta eraman behar du), aurpegi-pintaketa, txapena eta trapilloena. Inskripzioa lekuan bertan egingo da, saio bakoitza hasteko unean. Ipuin-kontariak hasiera batean euskaraz izango dira, baina eskariari erreparatuko zaio.
Aurreikusitako programazioa hau da:
Uztailaren 7an
- Atsobakarren: Kamiseten tailerra
- Golf plazan, 11:30-13:30, Semblante Andaluzekin.
- Sasoetan: Ipuin-kontaria
- Jaizkibel plazan (Gaztelekua), 12:00 13:00, Sasoeta Sasoianekin.
Uztailaren 14an
- Sasoetan: Aurpegi-pintaketako tailerra
- Jaizkibel plazan (Gaztelekua), 11:00 13:00, Sasoeta Sasoianekin
- Zabaletan: Ipuin-kontaria
- Zabaleta Auzolan, 12:00 13:00.
Uztailaren 16an
- Orian:
- Frontoian, La Esperanza auzo-elkartearekin
- Aurpegi-pintaketako tailerra: 11:00-13:00
- Ipuin-kontaria: 13:00-14:00.
Uztailaren 21ean
- Zabaletan: Txapen tailerra
- Zabaleta Auzolan, 12:00 13:00.
- Zumaburun: Ipuin-kontaria
- Isla plazan, 12:00 13:00.
Uztailaren 28an
- Zumaburun: Trapilloko tailerra
- Isla plazan, 11:30-13:30
- Atsobakarren: Ipuin-kontaria
- Golf plazan, 12:00-13:00, Semblante Andaluz elkartearekin.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.