Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udako tailerrak auzoetan aurtengo udarako

Kulturako zinegotziak Udako Tailerrak Auzoetan programako tailerrak aurkeztu zituen. Haurrek uztail honetan gozatu ahalko dute horietaz herriko auzoetan zehar, aurtengo berritasuna “sukaldaritzako tailerra familian” izango delarik

2019·06·27

Maite Iglesias kulturako eta hezkuntzako zinegotziak eta harekin batera Xabier Goitia gerenteak eta Iker Apaolaza teknikariak aurkeztu zituzten Lasarte-Oriako hainbat auzotan izango diren tailerrak. Uztailean zehar izango dira, gehienbat larunbat goizetan.

Aurten, familian sukaldaritzan aritzeko tailer praktikoa egingo da, sukaldaritzaz gozatuz eta familiaren konpainiarekin batera errezeta errazak egiten ikasteko.

Familia osoaren artean plater bat prestatzeak esan nahi du rolen banaketa egin behar dela helburu komun bat lortzeko, errezeta batek ezartzen dituen pauso batzuei jarraituz. Gainera, errazago bihurtzen du eguneroko arauak eta erantzukizunak hartzea, eta elikadurako ohitura onak sortzen laguntzen du.

Heldu bat 5 eta 12 urte bitarteko haur batekin joan ahalko da, sukaldeko zereginetan elkarrekin lan egiteko.

Izen-ematea uztailaren 4a baino lehen egin beharko da, Kulturetxera joanda, telefonoz (943 37 61 81) edo posta elektronikoz (kultura@lasarte-oria.eus).

Hauek dira eskaintza osatzen duten gainerako tailerrak:

  • Ipuin-kontaria: Fantasiazko istorio dibertigarriak kontatuko dira.
  • Aurpegi-margoketa: Aurpegia era errazean margotzen ikasteko tailer dibertigarria. Ur-pinturak erabiltzen dira.
  • Txapak: Etxera eraman daitezkeen txapa dibertigarriak egingo dira.
  • Eskulanak: Teknika eta material ezberdinak erabiliko dira, hala nola birziklatuak, papera, pintura, etab.

 

 

Aurreikusitako programazioa hau da:

Uztailaren 6an

  • Atsobakarren: Sukaldaritzako tailerra familian

Golf plazan, 11:30-13:30, Semblante Andaluzekin.

  • Sasoetan: Ipuin-kontaria

Jaizkibel plazan (Gaztelekua), 12:00-13:00, Sasoeta Sasoianekin.

Uztailaren 13an

  • Sasoetan: Sukaldaritzako tailerra familian

Andatza plazan, 11:30-13:30, Udaberri Elkartearekin

  • Atsobakarren: Ipuin-kontaria

Golf plazan, 12:00-13:00, Semblante Andaluzekin.

  • Zabaletan: Txapen tailerra

Frontoian, 11:30-13:00, Zabaleta Auzolanekin.

Uztailaren 16an

  • Orian: Aurpegi-margoketako tailerra

Eliza ondoan, 17:00-19:00,

Uztailaren 20an

  • Zumaburun: Eskulanetako tailerra

Isla plazan, 11:30-13:30

  • Zabaletan: Ipuin-kontaria

Frontoian, 12:00-13:00, Zabaleta Auzolanekin.

Uztailaren 27an

  • Zumaburun: Ipuin-kontaria

Isla plazan, 12:00-13:00

Uztailaren 31n

  • Basaundin: Aurpegi-margoketako tailerra

Orian, 17:00-19:00,