Udako ordutegia kirol instalazioetan
2020·07·18
Pandemiaren ondorioz instalazioak gelditu eta jendearentzat itxita egon diren bitartean, Udaleko Kirol Zerbitzuko langileek, besteak beste, geldialdi teknikoan egiten diren lanak aurreratu dituzte: igerilekuko instalazioak hustea, garbitzea eta desinfektatzea, baita legionella prebenitzeko protokoloari dagozkionak ere.
Beraz, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Lasarte-Oriako udal kirol instalazioek udako ordutegi hau dute:
Kiroldegia
Astelehenetik ostiralera 7:00tatik 13:00etara eta 16:00tatik 22:00etara.
Larunbat eta igandetan 9:00tatik 14:00etara.
- Igerilekua: Astelehenetik ostiralera 7:00tatik 12:30era eta 16:00tatik 21:30era.
Larunbat eta igandetan 9:00tatik 14:00etara.
Michelin kirolgunea
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 22:00etara.
Larunbatetan 9:00tatik 13:00etara.
Igandetan itxita.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.