Udaberriko Gaztelekuko ikastaroak
2019·04·16
Ireki da Gaztelekuaren udaberriko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori apirilaren 8an hasi zen.
Aurten, Gaztelekuak bi ikastaroak eskainiko ditu. Izena emateko, Gaztelekura joan behar da.
Ikastaroak nerabe eta gazteentzat dira 12 eta 30 urte bitartean eta euskaraz emango dira.
Izena emateko epea apirilaren 8tik 30era da.
DANTZA URBANOA
Larunbatero 11:00etatik 13:00etara
Dohainik.
- Maiatzak 4: Shuffle
- Maiatzak 11: Break Dance
- Maiatzak 18: Hip-Hop
- Maiatzak 25: Jumpstyle
PARKOUR
Maiatzaren 7tik ekainaren 18ra.
Asteartero 18:00etatik 19:30etara.
9,35 euro erroldatuak / 37,41 euro erroldatu gabeak.
OHARRA: Akats bat dela medio, Gaztelekuko liburuxkak dio parkourreko ikastaroan izena emateko epea apirilaren 17ra arte dela, baina apirilaren 30era arte da zuzena.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.