Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udaberriko Festa aurkeztu dute

Festa-egunak maiatzaren 17an eta 18an izango dira, eta Lasarte-Oriako dozenaka merkatarik eta ostalarik hartuko dute parte. Ormazabalek bere esker ona agertu die ebentuan parte hartuko duten pertsona eta entitate guztiei.

2019·05·15

Denden eskaintzak maiatzaren 17an eta 18an izango dira, establezimendu hauetan: Deco 75 Textil Hogar, Mabel moda, Alba moda, Imagine jantzi-denda, Aritza mertzeria, Olmi mertzeria, Iturbe zapata-denda, Ana gizonezkoen ile-apaindegia, Marbell ile-apaindegia, Naturhouse eta Inés Flores artisautza.

Ramon Ormazabalek festaren goiburua azaldu zuen: Bizi berri bat / Dale una nueva vida, zeren aurten materialak berrerabiltzera eta birziklatzera bideratua baitago festa. Horregatik, ohiko bezeroei poltsa berrerabilgarriak banatuko dizkiete, plastikozko poltsak baztertzeko.

Festaren helburuak hiru dira:

  • Aterpeako bezeroak fidelizatzea.
  • Establezimenduak eta haien produktuak ezagutzera ematea.
  • Zaborraren arazoaz eta birziklatu beharraz sentsibilizatzea, mundu jasangarriago baten alde eginez.

Horrez gain, bi egun horietan zehar hainbat jarduera egingo dira:

Maiatzaren 17an, ostiralarekin:

17:30-19:00: Saito gimnasioak zumba eta jumpingeko erakustaldia egingo du Jaizkibel plazan.

17:30-20:30: Puzgarriak Urko plazan, Juan XXIII plazan, Zumaburuko elizako plazan. Eguraldi txarra eginez gero, puzgarriak Loidibarrengo frontoian ipiniko dira.

19:30-23:00: Arkupe tabernak udaberriko barbakoa egingo du, kontzertuarekin girotua.

19:00-21:00: Buenetxea kafe-tabernak rock kontzertua eta garagardo-dastatzea eskainiko ditu.

Maiatzaren 18an, larunbatarekin:

Goizean eta arratsaldean: Txu-txu trena, Okendo plazan geldialdia eginez.

Ormazabalek Sasoeta-Zumaburu eta Landaberri-Garaikoetxea ikastetxeei beren lankidetza eskertu die, 800 neska-mutilek marrazkiak egin baitituzte ikusgai jartzeko. Aurten, marrazkien gaia “Bizi berri bat eman” izan da.

Lasarte-Oriako neska-mutilek 45 denda eta taberna parte-hartzaileen artean bilatu beharko dute berea non dagoen ikusgai jarrita, eta aurkitzeagatik sari moduan pala batzuk emango zaizkie. Marrazkien erakusketa maiatzaren 13tik 17ra egingo da.

Horrez gain, berentzako jarduerak eta ekitaldiak izango dituzte:

Haurrentzako jarduerak

Maiatzaren 17an, ostiralarekin:

17:00-19:00.- Ormazabal loradendak “Landatu zeure landarea” tailerra.

17:00-19:30.- Ola Enmarkazioak “Mural bat egin” taillerra.

17:00-20:00.- Olmi mertzeriak “Haurrentzako puntua eta kakorratz-lana” tailerra.

17:00-19:00.- Dulce Tentación-ek “Paperezko loreak egiten ikasi” eta “Udaberriko murala” tailerrak.