Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udaberriko Festa aurkeztu dute

Aterpeak Udaberriko Festa maiatzaren 17tik 28ra bitartean egingo dela iragarri zuen. Egun horietan 80 bat saltokitan erosten dutenek 1.500 euro eskuratuko dituzte erosketa-bonuetan

2021·05·11

Aterpeko hainbat kide, Nuria Fernandez Sozioekonomiako zinegotzia bertan zela, Miguel Angel Prietok Aterpeko Udaberiko Festa aurkeztu zuen. Festa horren helburu nagusia tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea da, kasu honetan Aterpeko merkataritzan.

Kanpaina honek bi zati ditu. Alde batetik, 1.500 euroko zozketa erosketa-bonuetan maiatzaren 17tik 28ra bitartean Aterpean parte hartzen duten establezimenduetan erosten dutenei.

Bestalde, marrazki erakusketa bat egingo da Sasoeta-Zumaburu eta Garaikoetxea-Landaberri ikastetxeetako 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilen "Zer gauza polit gertatu zaizkizu pandemian??" gaiarekin. Era berean, udalerritik kanpoko beste ikastetxe batzuetan ikasten duten haurrek ere parte hartu ahal izan dute.

Guztira 750 haurrek parte hartu dute.

Marrazkiak maiatzaren 17tik 21era bitartean egongo dira ikusgai kanpainan parte hartzen duten 44 establezimenduetan. Haurrek marrazkia aurkitzen dutenean, opari gisa txapel bat emango zaie.

Jarduera horren bidez, batetik, Lasarte-Oriako kontsumoa sustatu nahi da, eta, bestetik, haurrek eta haien familiek udalerri osoan banatuta dagoen merkataritza ezagutu.

Kanpaina hau elkarteak bere irudi korporatibo berriarekin egiten duen lehena da. Horregatik, elkarteko kide diren establezimendu guztiek globo urdinak jartzera animatu nahi izan zuten, elkartearen kolore korporatiboa izango baita.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.