Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Tabakoaren kontsumoa espazio irekietan eta COVID19

Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gutun bat jaso du, tabakoa leku irekietan kontsumitzeari buruzko gomendioa guri helarazteko

2020·07·27

Esandako legea, oro har, aire zabaleko espazioetan erretzea ahalbidetzen du. Baina gaur egun bizi dugun egoera dela esta, tabakoaren kontsumoa arrisku-faktore erantsia da.

OMEK ohartarazi du erratzaileek arrisku handiagoa dutela síntoma larriak garatzeko eta COVID-19 birusak jota hiltzeko, batez ere birikei eragiten dien gaixotasun infekziosoa delako.

Bestalde, orain arte eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoak erakutsi digu erretzaileek ez-erretzaileek baino arrisku handiagoa dutela COVID-19aren síntoma larriak garatzeko eta arrazoi horrengatik hiltzeko.

Erretzea, gainera, virusa transmititzeko arrisku gehigarria da, bai erretzaileentzat, bai inguruan daudenentzat. Horregatik, Espainiako Neumologia eta Toraxeko Kirurgia Elkarteak (SEPAR) gomendatzen du terrazetan eta espacio publikoetan ez erretzea, eta honako arrazoi hauek zehazten ditu:

  1. Zigarroak, lurrungailuak edo beste gailu batzuk erabiliz erretzean, keak arnas tantatxo txikiak ditu, virus karga izan dezaketenak eta oso kutsakorrak direnak.
  2. Erretzen denean, ezinbestekoa da eskua ahora, sudurrera edo aurpegira eramatea, eta horrek erraztu egiten du virusa arnas aparatuan sartzea.
  3. Maskarak ematen duen babesa murriztu egiten da gehiegizko manipulazioagatik, erretzaileak kendu eta jantzi egin behar baitu erre ahal izateko.
Aurreko guztia kontuan hartuta, tabako-kerik gabeko guneak ere irekita edukitzeko gomendioa helarazi nahi dugu, nahiz eta erretzea ez den debekatuta egongo. Bereziki, ostalaritza-establezimenduetako terrazak eta aisialdiaz gozatzeko jendea biltzen den lekuak.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.