Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Sinatu da Lasarte-Oria Aldizkariaren eta Udalaren arteko hitzarmena

Lasarte-Oriako Udala eta Lasarte-Oriako Aldizkaria kultur elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu dute Lasarte-Oria Aldizkaria editatzeko. Udalak 2.448 euro jarriko ditu bi aldizkari argitaratzeko.

2020·10·02

Agustín Valdiviak, Udalaren izenean, eta Jesús Marcos Oyalak, erakundearenean, aurtengo sinatu dute hitzarmena, zeinen bidez Udalak konpromisoa hartzen baitu Lasarte-Oria aldizkaria editatzeko. 4.080 euroko aurrekontua aurreikusten du hitzarmenak eta Udalak 2.448 euro jarriko ditu.

Valdiviak azpimarratu egin du Udalak aldizkari honekin duen konpromisoa.

ASOCIACIÓN CULTURAL LAO REVISTA LASARTEORIAk hainbat eginkizun eta jarduera egiten ditu, oro har herritar guztiei onura dakarkietenak, baita jarduera-programa bereziak ere.

Aipatutako programa horien bidez Lasarte-Oriako udalerriaren alde eta mesedetan nahikoa lan-esperientzia egin duela frogatu du, baita koordinazio on bat eta seriotasuna ere Kultura Departamentuari laguntzeko jarduerak egiteko orduan, eta besteak beste:

  • Urtero bi aldizkari argitaratzea, 24 orrialdekoak eta 1.450 ale bakoitzeko
  • Udalerriko elkarteen zerbitzura formatu digital bat konfiguratzea eta mantentzea, informazio-plataforma gisa, eta urteko jardueren promoziorako.
  • Urtero Lasarte-Oriako herriari irekitako literatur lehiaketa bat sustatzea, Lasarte-Oriako historia oro har zabaltzeko asmoz.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.