Santa Ana eguneko parodia tradizionala Kulturetxean egingo da
2020·07·20
Pandemiarengatik ezarritako osasun-neurriak bermatzearren, Ttakun Kultur Elkarteak antolatu ohi duen Santa Ana eguneko parodia tradizionala lekuz aldatuko da, eta aurten Kulturetxeko auditorioan egingo da.
Sar daitezkeenen kopurua mugatua denez gero, aurten streaming bidez transmitituko da, esteka honen bitartez edo udal web-orriaren bidez:
Santa Ana eguneko parodia
Zuzenean ikusi ahal izateko, gonbidapena eduki beharko da, aforoa 188 lagunentzat mugatua baitago. Gonbidapenak whatsapp bidez eska daitezke 695785389 telefonoan, edo posta elektronikoz kultura@ttakun.eus helbidera idatzita.
Gonbidapenak uztailaren 22an zozkatuko dira, eta gehienez bi emango dira pertsona bakoitzeko. Sarrera lortu dutenek uztailaren 23an jaso ahalko dute, 16:00etatik 18:00etara bitartean, Kulturetxeko leihatilan.
Usadioa denez, Brigitarren komentuan 11:00etan egingo den mezaren ondoren, 12:00etan Erketz taldeak agurra dantzatuko du Santa Ana karkaban.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.