Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

San Pedro jaien balorazio oso positiboa

Lasarte-Oriako Udalak oso balorazio positiboa egiten du aurtengo San Pedro jaiei buruz. Kaleetako giro bikaina eta jendez betetako kontzertuak dira alderdi nabarmengarrienak

2019·07·04

Udalaren iritziz, aurtengo San Pedro jaiak arrakastatsuak izan dira. Festetan, gainera, gaur-gaurkoz ez dago eraso sexistarik gertatu izanaren konstantziarik.

Nabarmentzekoa da kalean bizi izan den giro bikaina, eta jarduera guztiak normaltasunez burutu ahal izan direla, “Todo encaja” emanaldia izan ezik, haren ordez Circ About It zirku-antzerkiko taldeak aritu behar izan baitzuen aktoreetako baten lesioagatik. Xirimiria festak uretan zapuzteko mehatxuarekin agertu zen arren, programazioak bere bidea egin ahal izan zuen.

Okendo plazako kontzertuek publiko ugaria izan zuten, batez ere larunbatetik igandera bitarteko gauean, gaupasa tradizionalarekin bat etorriz, gazte-jende askok jarraitu baitzuen, txokolatada batekin amaituz eta bigantxa-askatzea eginez Sasoetako eskolaren patioan, erabat jendez beteta.

Andapa kalean sortutako gunea arrakastatsua gertatu da, han programatutako 3 emanaldiak ere jendetza handiak jarraitu baititu.

Txirigotek eta bertsoek, beren publiko leial eta jadanik finkatuarekin, frogatzen jarraitzen dute apustu seguruak direla festetarako.

Jaien amaiera gisa, Zaragozana pirotekniak su artifizialen bilduma bat jaurti zuen, onarpen handia lortu zuena eta oso txalotua izan zena. Zezen Suzko tradizionalak, berriz, aurten aurreko urteetan baino zezen gehiago izan zituen, eta hark ere publikoaren babes handia izan zuen.

Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu udaleko langile guztiei festa hauek normaltasunez joan daitezen egiten duten ahaleginagatik, bai eta herriko entitate guztiei ere, egiten duten lanari esker programa bizia eta partizipatiboa izaten jarrai baitezakegu.

2020ko sanpedroak prestatzen hastera goaz, eta horretarako kontuan izango ditugu herritarrengandik eta herriko entitateengandik dagoeneko jasotzen ari garen iradokizunak, festak hobetzeko.