Realeko nesken futbol-taldea Lasarte-Orian, Iraia Iparragirreren eskutik
2019·05·15
Real Sociedadek Erreginaren Kopako garaipena ospatzeko antolatu duen karabana Lasarte-Oriatik igaroko da ostegunean 18:30ean. Autobusa Okendo plazan utzi ondoren, jokalariak eta zuzendaritzako taldea udaletxeko batzar-aretora joango dira, eta han harrera egingo diote alkateak eta udalbatzak.
Ekitaldi horretan aitormen berezia egingo zaio Realeko jokalaria den Iraia Iparragirre lasarteoriatarrari, 2018an urteko kirolaria izan berria denari.
Ekitaldia amaitutakoan, jokalariak eta zuzendaritzako taldea udaletxeko balkoira aterako dira, Lasarte-Oriako herritarren omenaldia jasotzeko.
Mundu guztia animatzen dugu Okendo plazara joatera, han jokalariak omentzeko.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.