Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Prozesu partehartzaileak

2019.ko Aurrekontu parte-hartzaileak

Lasarte-Oriako herritarrek hainbat proiekturen artean aukeratu beharko dute 2019ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan. Parte hartu eta erabaki ezazu udal aurrekontuetako 500.000 euroren helburua.

01·01·1970


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

07/11/18

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

22/11/18

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

13/12/18

Gaur egungo fasea

I. FASEA Proposamenaren fasea

Azaroaren 7tik azaroaren 21ra.

Lasarte-Oriako pertsona eta elkarte interesatuek beren aurrekontuak aurkeztu beharko dituzte udal erregistroan, on-line edo udalaren webaren bidez (partehartzea@lasarte-oria.eus).

Proposamenek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Lasarte-Oria herriari edo bertako biztanleei zuzendua egotea.
  • Udalaren esparrukoa eta eskumenekoa izatea.
  • 2019an gauzatzea eta hurrengo urteei lotua ez egotea.
  • Zehatza, xehea eta ekonomikoki ebaluagarria izatea.
  • Gehienezko zenbatekoa izatea: 500.000 euro.
  • Ingurumenean inpaktu positiboa edo batere ez izatea.
  • Genero, arraza, adin eta abarretan diskriminatzailea ez izatea.

Proposamenekin batera memoria txiki bat aurkeztuko da, honako informazio honekin:

  • Proposamenaren izenburua
  • Proposamena egiten duenaren izena eta kontaktua.
  • Deskribapena
  • Pertsona onuradunak
  • Gutxi gorabeherako aurrekontua
  • Bestelako datuak

II.FASEA Balorazio teknikoa.

Azaroaren 22tik abenduaren 13ra.

Jasotako proposamenak gehienez ere 50 punturekin baloratuko ditu pertsonal teknikoz eta talde politiko guztietako ordezkariez osatutako batzorde batek, prozesuaren baldintzetan ezarritako baremoaren arabera.

  • Estrategikoa eta jarraitua (6 puntu gehienez). Proposamenak hurrengo urteetan jarraitasun, iraunkortasun eta eragin bat izateko aukerak ditu.
  • Sozialki zuzena (6 puntu gehienez). Proposamenak biztanleriaren ehuneko garrantzitsu bati eragiten dio.
  • Eskuragarria eta solidarioa (8 puntu gehienez). Proposamena premia handiena duten biztanleei edo udalerriko eremuei zuzendua dago.
  • Bidezkoa eta berdintasunezkoa (3 puntu gehienez). Proposamenak aukera-berdintasuna eta tratu-berdintasuna bultzatzen du emakume eta gizonen arteko harremanetan.
  • Integratzailea eta inklusiboa (3 puntu gehienez). Proposamenak herritarren parte-hartzea eta artikulazioa bultzatzen du.
  • Heziketa eta prestakuntzaren bultzatzailea (3 puntu gehienez). Herritarren ikaskuntza eta prestakuntza-prozesuak bultzatzen dituzte proposamenek.
  • Euskara. Hizkuntza-normalkuntza (3 puntu gehienez). Proposamenak hizkuntza-normalkuntzarako prozesuak errazten ditu hezkuntza-prozesuen bidez, eta udalerriaren eta/edo biztanleen egunerokotasunean txertatzen dute euskara.
  • Eragina hirugarren sektorean (5 puntu gehienez). Proposamenak merkataritzaren eta ostalaritzaren gaineko eragina areagotzen du.
  • Ingurumenaren iraunkortasuna. Ingurumen-eragina (5 puntu gehienez). Proposamenak gutxitu egiten du ingurumen-alderdi desberdinen gaineko eragina edo ingurumenaren iraunkortasunerako irizpideak jasotzen ditu.
  • Mantentze-lanen kostua (5 puntu gehienez). Proposamenak ez du mantentze-kosturik edo ahalik eta mantentze-kosturik txikiena du.
  • Baliabide propioak erabiltzea (3 puntu gehienez). Udalan dauden baliabideak (azpiegiturak, materialak, langileak eta abar) erabiliz egin daiteke proposamena

Gutxienez 25 puntu lortzen dituzten proposamenek guztira 500.000 eurotik beherako kostua balute, denak gauzatuko lirateke. Hartara, bigarren fasea ez litzateke beharrezkoa izango.

III. FASEA Herri-kontsulta.

Proposamenak herri-kontsultaren bidez baloratuko dira parte-hartze orrien bidez. Orriok, bete eta udal eraikinetan kokatutako herritarren parte-hartzeko postontzietan utzi beharko dira, edo on line entregatu ahal izango dira udalaren webeko HERRITARREN PARTE-HARTZEAren bidez.

50 puntu esleituko zaizkio herritarren babesik handiena jaso duenari. Gainerakoei, aldiz, botoen ehunekoaren arabera emango zaizkie puntuak, proportzionalki.

IV. FASEA Adjudikazioa

Udaleko Balorazio eta Adjudikazio Batzordeak puntuazio partzialen zerrenda argitaratuko du (teknikoa eta bozketarena), baita totalak ere. Proiektuak handienetik txikienera ordenatuko ditu, eta 500.000 euroak gastatzeraino gauzatuko dira.


Erlazionatutako berriak

Terrazen gaineko ordenantza egiteko kontsultak

2019·09·13

Terrazen gaineko ordenantza egiteko kontsultak

Lasarte-Oriako Udalak herri-kontsulta baten bidez emango dio terrazen gaineko ordenantza egiteko prozesuari. Kontsulta publikoa irailaren 26ra arte egongo da zabalik.

Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailen erakustaldi publikoa

2019·09·04

Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailen erakustaldi publikoa

Oinarri hauek egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian irailaren 19 arte herritarren proposamenak jaso ahal izateko.

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua jendaurreko erakustaldian

2019·08·29

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua jendaurreko erakustaldian

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Hurrengoan dira arautu beharreko zeremoniak: familian hartzea (jaioberriak), ezkontza eta hileta.

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

2019·01·10

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

Udalak otsailaren 8ra arte irekitzen du Herriko entitate sozialei lokalak lagatzeko araudiaren inguruan proposamenak egiteko epea.

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

2019·01·09

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

Udalak, Auzotarren Aholku-Batzordea osatu aurreko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Auzotarren aholku-batzordea, Udaleko administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak defendatzeko organoa da.