Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Azaroko udalbatzarraren ohiko bilkura

Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du azaroko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.

2020·11·11

Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.

Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.

Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:

  1. 2020ko ekainaren 11an, uztailaren 9an eta uztailaren 17an ospatutako akten onarpena.

  2. Udal talde sozialistaren Informazio Batzordeetako kideen izendapena.

  3. 2019 urteko ekitaldiari dagokion Aurrekontuaren Kontu Orokorraren onarpena.

  4. Alkateari baimena ematea Zabaleta Berri etxebizitzen harrera sinatzeko.

  5. Taxiaren hiri-tarifak onartzea 2021eko ekitaldirako.

  6. Basaundi Bailarako eraikinak birgaitzeko laguntzen oinarriak aldatzea, bai bizilagunen komunitateentzat, bai partikularrentzat.

  7. Udalak Euskal Autonomia Erkidegoan hiria berroneratzeko eta eko-eraginkortasunaren, suteen aukako segurtasunaren eta irisgarritasunaren arloan birgaitzeko lankidetza-hitzarmenari atxekitzeko protokoloa.

  8. Udal langileen ordainsari-igoera 2020an onarpena.

  9. Hondakinen edukiontziei buruzko herri-kontsulta egiteko dataren proposamena: 2021eko apirilaren 25.

  10. EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Ostalaritza laguntzeko berehalako neurriak harzeko”.

  11. Galdera eta erreguak.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.