Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ohiko Udal batzarra (uztailak 8)

Udalak uztailako ohiko batzarra ospatuko du datorren uztailaren 8an arratsaldeko 18:30etan.

2019·07·03

GAI ZERRENDA

1.- 2019ko ekainaren 15ean Udala eratzeko batzarraren aktaren onarpena.

2.- 2019 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.

3.- Udalaren 2019ko aurrekontuaren Kreditu Gehigarrien 2. espedientearen onarpena.

4.- Udaleko Ondasun eta Eskubideen 2018ko Inbentarioan egindako aldakuntzen onarpena

5.  “Obra Publikoetako Ingenieri Tekniko” lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizunari eta derrigortasun-datari buruzko Batzordeburuaren onarpena, Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak helarazitako txostena ikusirik.

6.- Babes sozialeko etxebizitzen promozioa gauzatzeko, A-37 Oria-Gain eremuko lursaila dohainik lagatzeari buruzko alegazioen erantzuna eta Lasarte-Oriako Udala eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren arteko lankidetza hitzarmenaren behin betiko onarpena.

7.- Baratze-ekologikoak instalatzeko, Udal-Jabari  publikoko eta erabilera pribatiboko ondasunen kontzesio demanialerako oinarrien onarpena.

8. Galdera eta erreguak.